Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a
Martxo honen 2an, neskenegün goizanko 10:00etarik haste, Jean-Louis Davant euskaltzaina Maule-Lextarreko mediatekan hizlari dükegü, euskara batuaren sorrarazteko lehen ürrats egiteen jakile bezala. Eta nola jakile... zeren eta Larrabile Zabalaineko semea Baionan 1963- 1964. urteetan euskara batuaren xedea aitzinarazteko gisan bildü zen lagün tanda batetako kideetarik izan beitzen. Euskaltzale horien lana...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a
Otsailaren 17an, eskola publikoaren mus lehiaketak ukan du arrakasta 84 parek parte hartu baitute, huna emaitzak: - C mailan: CHABAGNO aitaseme urkoitarrrak irabazle POCHELU- ETCHEBERRY larribartar andereeri nagusiturik. Azken hunek ezuntsa bat ukanik, Daniel ETCHEVERRY herritar ostalerak du ordezkatu. - B mailan: LOPEZ aihertarrak eta Baionako DOYHENART andereak gaina hartu dute Peio LASSALLE eta Didier ALBERRO herritar gazteeri. - A mailan: xapeldun Maider ITURRIA senpertarra eta Ttotte...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a
Ezkia Ikastolako Hezkuntza taldeak gaualdi bat antolatzen du datorren martxoaren 6an, Elgar Zentroan (20:00). Animatzailea, Sophie SCHUMACHER izanen da eta nagusiki gai hauen inguruan ariko da: Etxean, eskolan, zergatik eta zertarako autoritatea? Haurraren garapenean frustazioak beharrezkoak ote dira? Gaurko jendartean, gai hauek arras eztabadagai izanez, gomitatzen zaituztegu ikusmoldeen partekatzera, gure "heziketa jokoen" hobeki argitzeko... Sartzea...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a
Zabalik elkarteak antolatu programa aberatsaren azken gaualdia ukanen dugu ostegun huntan. Iñaki Etxelekuk, "Notre Dame des Landes" lurraldean izan diren esperimentazioak aipatuko ditu. Iñaki Etxeleku, Berria egunkariko kazetaria da, Ipar Euskal Herriko Hitza astekarian, bereziki. Denbora eman du ZAD-en bizitzen, hango protagonistekin harremanak sortzen. Liburu batekin itzuli...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a
Iaz, azaroaren 23 eta abenduaren 3 artean, Euskaraldia kari, Hiriburuko herriak euskararen presentzia eta erabilera garatzeko helburua zuen "Euskaraz bizi Hiriburun" egitasmoa abiatu zuen, egunero euskarazko ekimenak antolatzeko xedearekin. Hainbat animazio ezberdinetara hurbildu den jendea ekimen horren arrakastaren lekuko da. Hala ere, horretan gelditu nahi ez zuten bultzatzaileek elkarte bat muntatzea erabaki dute, bigarren edizioaz gain, urtean zehar noiz behinkako animazioak antolatzeko...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a
Joan den otsailaren 18an iragan da Baleako Haziak Aldude ibarreko mikro-haurtzaindegiaren biltzar nagusia. Han ziren bilduak ibarreko hautetsiak, haurtzaindegia erabiltzen duten familiak, langileak, haurtzaindegiaren diruztatzean parte hartzen duten enpresen eta erakunde publikoen ordezkariak. Hasteko, 2018. urteko bilana egin da. Urte biziki ona izan da iazkoa, bai oinarriko funtzionamenduaren aldetik, bai aktibitate...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016