Herriz Herri | 2018ko Agorrilaren 09a
Uztailaren 21ean zendu da Thierry Nanteau, Lixeronean bizi zena. 51 urte zituen. Sortzez Frantzia erdialdekoa zen, Allier departamendukoa. Hamar bat urte huntan bizi zen gure herrian, Vanessa bizilagunarekin. 2012an ezkondu ziren Herriko Etxean, bainan joan den ekainean berexi dira eta hori ez du soportatu ahal izan. Ehorzketak intimitatean iragan dira, erraustegitik iraganik. nessari eta Oihan semeari gure doluzko agurrak.
Herriz Herri | 2018ko Agorrilaren 09a
Usaia den bezala urtero gure herriko haur eta gazteek antzerki emanaldi bat eskaintzen daukute. Aurten lehena pasatua baldin bada, oraino beste bi emanaldi iraganen dira, ostiralez agorrilaren 10 eta 17an. Hiru antzerki dira emanak izanen, David Ondars eta Pantzo Hirigarayek idatzi obrak. Bestak ere laster heldu zaizkigu, larunbatean, arratseko 8:00etarik harat, afaria (xerrikia), Xitoak taldeak animaturik. Igandean, meza nagusia, arratsaldean 4:00etan Bubble Foot lehiaketa, arratseko...
Herriz Herri | 2018ko Agorrilaren 09a
Elkarte hunek "Lendemains de fête" filmaren proiekzioa proposatzen dauku agorrilaren 17an, arratseko 8.30etan Bil Etxea gelan. Gaia da: 2009 urteaz geroz Bartzelonan bizitokietarik egiten diren kanporatze anitzak. Proiekzioaren ondotik, debatea izanen da Yann Maury filmaren egilearekin. Aipagai ere 2015 urtean hiri hortan lekuan eman Herriko Etxeko kontseiluaren egiteak. Lehentxago, 7.00etatik goiti, Kataluniako janari eta edariak gozatzen...
Herriz Herri | 2018ko Agorrilaren 09a
Bortz egunez: afari herrikoia, pilota partidak, dantzak, karrikako pasaia esku suekin, txarangak, kantaldiak eta dantzaldiak. Kaperako lasterketa larunbatarekin izanen da, agorrilaren 18an. 10:00etan hasiko da 10km-ko itzulia, ondotik paella bazkaria karrikan. Aurtengo berritasunak, Xahako edate txapelketa Andre Mari egunean, eta mus lehiaketa ortzilarean 10:00etan Elkartetxean. Suzko zezena larunbat gauean itzuliko da.
...Herriz Herri | 2018ko Agorrilaren 09a
Plaza laxoko xapelgoa bururatu da joanden uztailarren 29an, Hazparneko kantxan, gure D. Etcheto-J. Arbeletche bikote ederrarentzat! Gisa guziz, finalerdi guziz gustagarria bizi izan dugu, kintze luzeak, plazako xoko moko guziak miatuak, so egileen eskuzartak merezituak bilduz, zinez Senpereko Valencia-Bereterbidek ez dute beren garaipena ebatsia. Suerte on, Pantxo eta Xabiri final nagusirako eta eskerrak David eta Julien-i! Agian, helduden urtean ere, elgar...
Herriz Herri | 2018ko Agorrilaren 09a
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016