Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 07a
iragan dira gan den asteburuan. Larunbatean gazteria auzoetan ibili da etxez-etxe mozorrotua, igandean jende anitz bazen erran behar da izigarriko aro ederra zela, haurrak eta gazteak ongi mozorrotuak ziren, ttiki eta handi egin dituzte dantza pollit batzuk, Zamora akordeoilariaren soinuarekin, Zanpantzar jujatu eta erre dute. Ondotik aperitifa eta talo bazen denendako, hiru eskoletako haurren burasoek eginak. Heldu den urte arte.
Martxoaren...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 07a
Joan den igandean, arratsalde eder bat iragan zuten Aiherrako Denen Etxera etorri ziren muslari eta muszaleek. Aurten, 97 parek parte hartu dute, ez baita gaizki. Arratsalde osoan, bazen matahami, talo eta edari, eta 90 bat afaltiar ziren arroltze moleta on bat janez tokian berean eguna bururatu zutenak. Mus lehiaketa hau biziki giro onean iragan zen eta hona orain emaitzak: - C mailan, Aiherrako Paul Basterretche...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 07a
Aurten ere gaitzeko jendea bildu da Libertimendua kari, otsailaren 24an igandez Donapaleuko merkatu plazan denbora ederra lagun. Zinez balio zuen. Herriko itzulia egin eta, zirtzilek umore eta behar den biperrarekin plazaratu dituzte aurtengo gaiak. Besteak beste jorratuak izan dira jaka horiak, Amikuzeko kirolariak, Zabaliken eskaerak Manex liburutegiari buruz, Korrika, hartzen lekua gure mendietan... Gazte berriak sartu dira zirtzil...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 07a
Joan den otsailaren 17an zendu zen Graxi Diharce, sortzez ainhoarra, 82 urtetan. Bere ehorzketak Ainhoako elizan iragan ziren otsailaren 20an.
Otsailaren 27an, asteazkenarekin, Adin Ederra klubeko lagunak gomitatuak ziren Urdazubira arratsaldea pasatzera, hango adinetakoen elkartearekin. Momentu eder bat pasatu zuten denek. Lehenik Urdazubiko elkarteen gela berria bisitatu zuten: lehe- nagoko nesken eskola, duela gutti berritua....
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 07a
egin du bere urteko biltzar nagusia, 70 bat lagun bildu dira Agerrebehereko ostatuan. Bazkari on bat preziatu dute han zirenek, aitzin-urteko konduak eta orain artinoko bulegoa izanik ere Adin Ederrekoa, nahi izan du utzi gazteago batzuri. Desiratuz segida on, eguna airoski iragan da usaian bezala kantu eta kartetan.
bai, primaderako feriak hor ari zauzkigu hurbiltzen, martxoaren 16 eta 17an. Lehen egunean zaldiaren eguna baldin bada,...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 07a
Otsailaren 11n segitu dugu bere azken egoitzara Alain Pelle, Les Ames de Barboucar elkartearen buruzagia. 62 urte zituen. Bere azken misioan zelarik Senegalen, alditxartu da eta bere azken hatsa eman du Dakar hiriko ospitalean. Arbonan ere ezagutua zen Arbona Footbal Club taldean presidente zelarik. Ahetzeko eliza gaindizka betea zen, meza eder bat izanik Jainkoaren aitzinean agertu da. Gure doluminik beroenak espos lagunari, Pascale maiteari, bai eta ere bere bi semeeri Olivier eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016