Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Urriaren 30a

Hazparne

Baserri bat enbalierrendako

Badu 23 urte EVAH (Enbalier helduen bizigunea) egiturak hiru gune sortu dituela Euskal Herrian: Baionan, Hazparnen eta Urruñan. Berriki, Hazparnen baserri ttipi bat sortu eta estreinatu dute, Ganboia auzoaren kaskoan. Hor abere batzuk hazten dira eta baratzea egiten. Enbalierrek lana berengain har dezaten da helburua: usaian lagunduak direnak laguntzaile bihurtzea. Hamar bat pertsona dira hor lanean ari.

Herriko Etxetik: Egur moztea

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Urriaren 30a

Kantaldia

Ortzaizeko Ikastolak antolatzen du kantaldi bat gure herrian, azaroaren 2an, ostirala (19:30), lehenik taloak izanen dira eta ondoko kantaldia: BBAX taldea; Pantxix eta Marie Bidart, Mirentxu Aguerre, Sébastien Desgrans, Allande Etcheberry, Paxkal Indo, Paxkal Irigoyen, Xendarineko ahizpak. Emanen duten obrak izena du Distortsioen Munduan, beren azken emanaldia izanen da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Urriaren 30a

|Lekorne

Lekorne

Dolu: Joan astean hil da Xan Urruty, Hegikoa, 85 urtetan. Bere espos lagunari eta haurreri gure dolumin beroenak.

Makea

Fim gaualdia: joan den astean jadanik aipatua, oroitarazteko Txir-Txor gaztetxean, igande arratsalde apalean, urriaren 28an (19:00), Mai da Bai dokumental ikusgai izanen dela.

Ezkontza: Aitzineko astean ezkondu da Ramuntxo Duhart, Idiarteko nagusi gaztea, aitaren segida harturik laborantzan plantatua, Audrey Oxarango...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Urriaren 30a

Klika Ameriketan gaindi

Amets bat aspaldidanik gogoan zabilala gauzatu dugu agorrileko azken egunetan. Nola ez, Aldudeko klikak jaz ospatu zituen bere 100 urteak eta askoren ahotan zagon hitz bat: Ameriketako itzulia! Dena den, proiektu hori bultzatzeko behar zen segur motibazio azkar bat, 22 klikako kideren bidaia ez baita errexki antolatzen hotelen aldetik, auto, jateko... Bi urtez, ekintza desberdinak egin izan dira dirua eskuratzeko, bixkotx saltze, Pizza gaua... bai eta ere Departamenduko egitura batzuri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Urriaren 30a

Izturitze

Izturitze Rando

Urriaren 28an igandez beharra dugu, oinezko eta txirrindulazko ibilaldiekin Izturitze eta inguruko xendra bideetan gaindi. Izenen hartzea goizeko 7:00tarik goiti eginen da trinket aitzinean. Artetik indarberritzeko behar diren janari eta edariak segurtatuak dira usaian bezala bai eta bururatzean bazkaria nahi dutenentzat. Aroa alde bada segurik izanen da mugimendu gure herrian egun hortan.

Artetxean antzerkia eta Pantzo Hirigarayen ikusgarria

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Urriaren 30a

"Jendeak" antzerkia

Joan den astean aipatu dauzuegu "Jendeak" irakurketa/ antzerkiaren arrakasta. Daniel Landarten obratik ateratako antzerkitxo zatiak ederki eman dituzte Ildoka taldeko aktoreek. Tartean preziatua izan da Kattalin Salaberri herritar antzerkilariaren talendua, azken emanaldientzat ordaindurik eritu den aktore bat. Huna aldi huntan argazki bat....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016