Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 12a
Badu orain hilabete batzuk, bi tenis zelaietatik batto aldatu dutela, egin dute gune bat kirol gehiagorentzat (eskubaloia, saskibaloia eta bertze), haurrak eta gazteak jostatzeko. Bertzalde, beti egin beharra, orain hasi dire leihor baten egiten igeri aparka ondoan, nola autobusak aparkaleku hortarat heldu baidire, jendea leihorpean egoten ahalko da, baliatzen dira ere komunak egiteko leihor berean beharrezkoak zirenak.
Griparen kontrako txertoak...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 12a
Usaia den bezala, azaro hastapenean ospatzen dira Aiziritzeko bestak. Aurten azaroaren 2tik 18a arte iraunen dute! Joan den ostiralean hasi dira Denena ostatuan Antton Larrandaburu & Bitxiloreak kantariekin. Ibiakoitzean herriko gelan entzun ahal izan dira Kuartz, Willis Drummond taldeak eta ondotik dantzaldia Heert'morekin. Asteburu huntan, azaroaren 10ean, Lekorneko dantza taldea, Urtxoko xoriak ariko dira arratsaldeko 6:00etan. Bere ikusgarria "Buruz...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 12a
Urriaren 16an lagundu dugu bere azken egoitzarat Angèle Zubillaga Antxiñoineko etxekoandrea, 89 urte zituen. Duela hiru urte, Donibane Garaziko zahar-etxe batean sartu behar izan zen osagarri arrazoinengatik. Lau semealaben ama, Angèle emazte goxoa eta langilea ezagutu dugu. Xarmanki bizi izan da bere sortetxean laborantzatik. Gure doluminak eskaintzen ditugu familia guziari, haur ttipi eta dolu hunek hunkitzen dituen guzieri.
...Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 12a
Mendeurren hori ospatzeko Uztaritzeko herriak antolatzen ditu zonbait mintzaldi Lapurdi gelan gai hunekin: ''14-18ko gerla, arte eta kultura ikuspegitik''. Huna mintzaldi horien egitaraua: ortzegun huntan, 8an, 14-18ko gerla marrazki bizidunetan barna; (20:00) Francis Michelenarenganik Chiquito Kanboko granadariaren aipamena; (20:30) Markoren mintzaldia ''Behaezazu, marraztua da'' gaiaz, garai bateko dokumentu eta gauza batzuk lekuko....
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 12a
Laugarren aldia da San Martinetan, Arbaso elkarteak Brigitten kudeantzarekin antolatzen duela Artisauen Besta, orain ohikoa bilakatzen ari dena egun berezi huntan. Beraz azaroaren 11n, 20 artisau-artistek, egun osoan beren obreen erakusketak proposatuko dituzte. Aitzineko urtetan bezala egitarau mamitsu bat eskainia zauku, denen gozatzeko xedearekin. Goizean (10:00-11:30) tailerrak haurrentzat, egurrezko jokoekin, urririk. Peru herrialdea hautatua da...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 12a
Xilaba taldekako xapelketak segitzen du bere bidea asteburuz asteburu. Huna pasatu asteburuko saioek zer emaitza ekarri duten: Donibane Garaziko Luisenea jatetxean 100 bat entzuleren aitzinean Kontrabanda taldea nagusitu da Otsoaren 7 umeak taldeari. Hendaia Bakarxokon Tirrit taldeak du gaina hartu Sasi bertsolarier. Asteburu huntan saio bakarra izanen da Baigorri Manexenean bertsu afari baten inguruan 20:00etan. Elgarren kontra ariko dira Dilindan taldea eta Tirrit taldea. Parada ona...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016