Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 01a
Urriaren 20an ospatuak izan dira egun berean bi ekitaldi, bata Suhiltzaileen Lagunarteko elkartearen 60 urteak eta bestetik Laurent Lasagaren partitzea. Ibarrun Inharrian iragan da besta goxo hori eta bildu ditu 90 bat partehartzaile, hauetan baitziren gaurko suhiltzaileekin, Lasagaren familia baita suhiltzaile izanak. Animazio aldetik, Artxeroak koruak bisita bat egin du beren bozen partekatzeko eta DJ famatu batek dantzarazi ditu zahar eta gazteak afaldu...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 01a
Joan den urriaren 13an, taldekako Xilabaren estakuruz, bertsu afari bat izan zen Altzumartako gelan. 80 afaltiar, barne 6 bertsulari. Musutruk txarangak ere bazterrak alaitu zituen. Amikuzeko Eskukulako taldetik Ramuntxo Christy, Bittor Tikoipe eta Paul Moal arizan ziren, eta Garaziko Otsoaren 7 Umetarik, Miren Artetxe, Eki Perrier eta Oier Urreizti. Publikoan, gazte anitz bazen, batean isilik beha, bestean arrabots handitan beren esker ona...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 01a
Kaliforniatik jin zaiku berri txarra. Michel Biscaichipy, sortzez ahatsarra, Intzaittipiko Teexa (edo Maite, batzuentzat) Bidegarayren senarra, zendu da Ontarion (hau da Chinotik hurbil den hiri bat) urriaren 18an. Urte guziz gutartean ginituen sasoin huntan. Azken denboretan osagarriarekin nekeziak bazituen eta ororen buru bihotzekoak eraman du. 83 urte zituen. Teexari eta familia guziari gure doluzko agurrik barnakorrenak.
...Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 01a
"Oskaxe zola" elkartea, 2019an Pagolan iraganen den pastoralaren antolatzen hasia da. "Domingo Garat" uztariztarrari buruzko pastorala, uztailaren 28an eta agorrilaren 4an emana izanen da. Pastoralak Frantziako iraultzaren garaia jorratuko du. Hain zuzen testuinguru historikoaren aipatzera gomitatzen dute, azaroaren 3an neskenegünez, gaüeko 8:30etan Pagolako gelan, Antton Curutcharry historia erakaslea. Mintzaldi hunen ondotik Frantxoa Casetek, pastoralaren idazleak, testua presentatuko...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 01a
Joan den ortzegun aratsean iragan da. Frango laster egia erran mintzagai gehienak aho batez onartuak izan baitira. Huna zoin ziren: herriko lur eremu batzuen okupatzeko hitzarmenak Hegalaldiarekin eta Duhalde enpresarekin, Euskal Elkargoarekin bizitegien hobetzerako hitzarmena, bide baten izendapena, Arruntzan obra batzu departamenduarekin elkarlanean, lur zati batzuen erosketak, diru laguntza bat besta komiteari, lanpostuetan aldaketak. Udalbiltzan kide...
Herriz Herri | 2018ko Urriaren 30a
Behorlegi Intxauzpea etxaldeko baratzeen presentaketa eta esperientzia trukaketa ederra egin da joan den ostegunean. 70 pertsona hurbildu ziren: batzuk Baiona aldetik jinak, besteak Garazitik eta Amikuzetik, bai eta Hego Iratitik (Otxagabia, Garaioa eta Garralda). Urte osoan zehar, neguan barne, barazki desberdin frango baratzean negutegirik gabe ukaiten ahal zirela ikusi zuten. Zehazkiago, behar diren nutrimendu guziak (proteinak, gluzidoak, lipidoak, bitaminak...) urte osoan etxeko zein...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016