Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 12a

Itsasu

Obrak Karrika Nagusian

Plaza eta Karrika Nagusiaren berrantolaketa lanak hasiko dira gaurtik goiti. Banaketa sareen lurperatze lanak izanen dira lehen aldi huntan, eta hiru hilabete iraun dezakete, bi asteko moztura batekin urte ondarreko besten denboran. Data horiek, bistan da, bitartekoak dira eta alda daitezke xantieraren edo aroaren gorabeheren ondorioz. Xantiera lau urratsez eginen da, zirkulazioa gisa horretara arautuko duena eta saihesbideen ezartzearen beharra sortaraziko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 12a

Hazparne

Europako hondakinen murrizketaren aldeko astea

Bakotxak baditugu gure etxeetan zernahi gauza batere erabiltzen ez ditugunak estatu onean izanikan ere: liburu, baxeraki, tresna ttipi, ausagailu, soineko eta beste... Oraidanik haien bereizten has gaitezke azaroaren 17tik 25era iraganen den aste bereziarentzat. Aste hortan, Elgar zerbitzu publikoen etxean, gune bat izanen da eman nahi diren pusken uzteko eta besteek utzietan zerbait gostuko baldin badugu hartzeko. Joan daiteke deus...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 12a

Mintzaldia

Garazi-Baigorriko mediatekak Jean-Baptiste Etxarren errezebitzen du azaroaren 10ean, larunbata,

15:00etan, "1914-18ko gerlaz eta Garaziko ibarraz" ariko den mintzaldi batentzat.

Orori irekia. Mediateka À¢'€'" Geltokiko karrika. Xehetasunak: 05 59 37 34 76

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 01a

Hazparne

Desafio bat Hazparneko Lurraldeko familientzat

Azarotik apirilera, Euskal Elkargoak, Energia baikorraren familien desafioa proposatzen die Hazparneko Lurraldeko herritarrei. Energia eta ur kontsumoaren murriztea bultzatua da bakoitzaren fakturak apaltzeko eta ingurumenaren onerako. Gisa hortako esperientziak eramanak izan dira jadanik Xiberoan, Garazi eta Baigorri eskualdeetan eta alegia deus, ondorio ohargarriak lortu dira. Kontsumoa %8z apal daiteke jestu xinpleak eginez: argia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 01a

Marijane Minaberri Bankan Olhaberri zentroan

Azaroaren 11n, igandea, 15:30etan, Marijane Minaberriren aurkezpena (bideo, mintzaldi, kantu eta olerkiak). Marijan Minaberri, 1926an Banka Atalkian sortua zen. 1948an Bankako Herriko Etxean idazkari lanetan hasi zen eta lanbide hortan aritu zen hamar urtez. 1954an, familia guziarekin, Uztaritzera bizitzera joan zen eta irakasle sartu. Gero, Basque Eclair egunkarian arizan zen, eta ondotik Sud Ouest-en. Bestalde, Herria astekarian ari zen. Pan-pin haur-aldizkarian ere parte hartu zuen....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 01a

Aiherra

Euskaraldia Aiherran

Prestatzen ari den kabalkadaren inguruan, uztailean egin parte hartzaileen arteko bilkura hondarrean, EUSKARALDIA kanpaina aurkeztu zaien parte hartzaileei. Bilkura hondarrean, izen andana bat bildurik, geroztik jende frango engaiatzeko prest eta interesatua agertu zen 11 egunez karrikan, saltegietan, auzokoen artean, bai eta sare sozialetan (watsap barne) euskaraz mintzatzeko, euskara dakitenekin bai eta ere euskara konprenitzen baizik ez dutenekin....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016