Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a
Bernadette Jougleux, Kanboko auzapeza hil da 71 urte zituela. Sortzez Salbaterrakoa zen. Erakaskuntzako erretretaduna zen, Uztaritzeko San- Josep lizeoan arizana. Michel Labeguerie zenaren garaian sartu zen herriko kontseiluan, ondotik Vincent Bruk hartu zuelarik auzapez kargua axuanta izan zen. Vincent Bru deputatu bilakatu zelarik, haren tokia hartu zuen auzapez bezala. Hautetsi karguetaz gain, Arraga herriko korua kudeatu du, musikaria ere zen, klarinete joile....
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a
Badu orain 21 hilabete kolektiboak egiten dituela manifestazioneak Larrun proiektuaren kontra, aldaketa egin dute bainan ez dakite oraino nola proiektua antolatua izanen den, beraz bilkurak izanen dira apirilaren 6an Azkaingo kiroldegian eta 13an Bil Toki gelan beti Azkainen, denak gomitatuak gara bilkura horietara, erakusteko ez dela zernahi egin behar Larrunen, badute esperantza orduko zerbait jakinen dutela proiektuari buruz. Denak Azkainerat apirilaren 6an eta...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a
Joan den igandean, 40 bat lagun bildu dira Pinkenia ostatuan korrika kultural kari antolatua zen kantu baskarian. Duela bi urte bezala, eguerditik zazpiak arte jendea kantuz arizan da denbora hartuz hala ere ahamen baten jateko! Kantu anitz emanak izan dira buruan buru pantaila lagun eta hauetan Amikuztar batek berrikitan idatzi bertsu pollit batzuk ehiztari eta basurden arteko istorio bat kondatzen duena. Heldu...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a
Gure herri ttipietan ez dugu anitz berri helarazteko, baina izan direnak eta ikusten ditugunak. Denbora partetik erraiten ahal dugu biziki negu ona egin duela eta primadera ildo beretik hasi dela. Joan den urtetik zer diferentzia, funtsean sekulan ez da sasoi eta egun berdinik. Horiek hola gure herriko Olhaberri ostatuan izan dugu mugimendu ortzilarean eta larunbatean, hiru mus lehiaketa jokatu dira azarotik orain arte.
Olhaberri lehiaketa, 30 parek parte...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a
Manez Pochuluberri Ipharrekoak utzi gaitu, utzi bere sortetxea eta familia 84 urtetan. Zer erran gure adiskideaz; gizon xuxen eta langile bat zelakoz bereziki fede azkar batez dohatua, segur etxeari atxikia, baitauka bere denboran zonbait lan eginik. Hondar urte hauetan ez da osagarriz lagundua izan, tratamendu etxetako joan-jinengatik etxen errotik artatua izan da. Jende alde ederra bildu da hunen ehorzketetan erakutsiz estimua Manez-i eta sustengua familiari, zoini baitoatzi gure...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a
gure primaderako feriak bi egun izanki eta bi egunak iragan ditu biak diferenteak bai aroaren aldetik, bai eta kabalen aldetik. Lehen eguna zinez primadera eguna, hor zagon zaldiaren eguna, izan omen da eskuz kanbiatze anitz, erran nahi baitu tratuak daukan bizitasuna ageri. Bigarren egunean negu aroa, alta plaza ederki betea zen migaz, goresmenak hola hezirik, hoin ederki presentatu dituzten hazleri, epaileek izan baitute anitz zerrendetan; hauek ginituen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016