Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 04a
martxoaren 23an Lur Berri gelan, Battitt Laborde Sarako auzapezak errezebitu ditu Euskal Herriko auzapez batzuk bai eta ere Olivier Dussopt estatuko kontu publikoen arduraduna, Eric Spitz prefeta eta Herve Jonathan suprefeta. Auzapez gehienek elkarretaratze hori baliatu dute beren arranguren aipatzeko, zerbitzu publikoak, gobernamenduko dotazioneak polliki-polliki galtzen ari direla. Etsenplu baten emaiteko, Hendaian bezala 20 bat enplegu galdu...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a
Martxoaren 30ean, larunbat huntan. Arrokagarai ikastolak antolaturik. Edo etxera ekarria Itsasuko auzoetan arratseko 6etarik goiti, edo Sanoki gelatik pasa daiteke pizzak hartzeko eta trago baten edateko, (19:00). 3 pizza hautu, bakoitza 10€tan: - XINGAR: tomate, xingar, onddo eta gasna. - BOLOÑESA: tomate, bihi haragi xehatua, tipula eta gasna. - XURIA: esne-gain, arteki, onddo, tipula eta gasna. Martxoaren 27a aitzin mana ezazue telefonoz: Thierry (TT): 06-50-...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a
Pausa baten ondotik, Sokorri Katolikoaren inguruan den taldeak erabaki du Piarres Larzabalen bi obra "Mutil Berri" eta "Xirrixti Mirrixti" aurkeztea. Donibane Garaziko Vauban zinegelan (16:00), bi igandez segidan emana izanen da: martxoaren 31n eta apirilaren 7an. Aldi huntan, hor bilduko den dirua joanen da Peruko laborarien laguntzeko. Ongi etorri beroena ukanen duzue.
...Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a
dantza ikusgarria Irulegiko Irratiaren kanpaina kari, Oihartzuna elkarteak dantza ikusgarri bat antolatzen du Baigorriko Plaza Xoko gelan igandean, martxoaren 31n. Lehen zati batean, (15:30) Bax'Ainarak taldea ariko da. Ondotik, (16:30) Zarena Zarelako taldeak emanen du bere azken ikusgarria Hariz Hari deitua. Pascale Lascanok asmatu eta zuzendu du 15 neskek emaiten dutena. Orratzetik Hari, elkarren arteko harremana hundu dute, iraganeko eta gaurko emazteak omentzen dituztela. Dantza,...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a
Kostagaraia elkarteari esker, zer nahi ekitaldi mota proposatuak zaizkigu, euskal dantza delarik arrakastatsuena. Oraikoan, Afrobrasildar dantza ikasten ahalko da bi orenez, heldu den igandean, martxoaren 31n, (10:00-12:00). Herriko gela handian antolatua da denentzat, 10€uroren truk helduentzat, haurrek kitorik segitzen ahalko dutelarik. Zatozte gostuan zuen gerriaren mugitzera!
Erran dezakegu...
Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a
Jauregiberrian "L'emprise numérique" liburuarekin gogoetak IRABIAtu! Apirilaren 14an, igandearekin (10:00). Cédric Biaginiren liburu hunek pantailen (internet mugikor, ordenagailu, joko elektroniko, telebista, tableta...) erabilpenaren ondorio kaltegarriak ikertzen ditu. Ondotik, bakotxak ekarritako jakiak partekatuz han berean bazkaltzen ahalko da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016