Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a

Antzerkia

Igande huntan, urtarrilaren 27an, Trois coups, La Réplique konpainiak Théatre en pièce antzezlana emanen du Ainhoako Elkartetxean (15:00). Emanaldia les Poneys de Manon elkartearen faboretan antolatua da. Sarrera: 8 € (dohainik 12 urteak arte). Ondotik, krakada eskainia izanen da.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a

Hazparne

Suhiltzaileak

Urtarril osoan eginen dira agiantzak: elkarte askok beren biltzar nagusiaren egiteko erabiltzen dute frango kalmea den urteko lehen hilabete hau. Urtarrilaren 6an bildu dira herriko suhiltzaileak eta eman dituzte jazko berriak: 483 aldiz atera dira, aitzineko urtean baino guttiago: jendeen laguntzea, bideko istripuak, suak eta beste... Orohar, 54 ateraldi guttiago izan dira. Batzuk sari eta ohoreak ukan dituzte. Suhiltzaile batzuen nagusiak eskertu dira ere, hauek,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a

Aiherra

Heriotze: Pierra Iribarren Berretako nagusi xaharra

90 urte egin behar zituen aurten Pepe edo Pierra Berret deitzen genuen Berretako nagusi xaharrak. Bazuen zonbait urte ez zela hain ongi. Haurrez inguraturik, maitaturik eta ontsa artaturik etxen bizi izan da azken mementoraino, salbu azken egunetan Kanboko eritegi batean sartu arte. Gizon langilea zen Pierra. Maiena bere emaztearekin, Irisarritik Aiherrara etorri ziren 3 haurrekin, eta Berreta etxaldea erosi zuten, Irisarri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a

Sara

Agiantzak:

Janbattit Laborde auzapezak bere kontseiluarekin gan den ortzirale arratsean, Lur Berri gelan, agiantzak zituzten. Saratar guzieri auzapezak urte berri on eta zoriontsua desiratu du, eskerrak eman ditu: kontseiluari, elkarte guzieri, herriko enplegatueri, hiru eskoleri, zahar etxeko eta Omordia VVF-eko buruzagieri, ahantzi gabe Xaretako auzapezak, suhiltzailtzeak, Cachenaut eta Eliçagaray apezak, kazetariak... Stephane Barneix-ek gan den urteko lanak azaldu ditu eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a

Zuraide

Agiantza beroenak Herriari

Astero hain gogotik irakurtzen dutan HERRIA huntan, betiko zuhurtziaren hitzeri jarraikitzen dira idazleak. Hala nola azken sar hitzetan agertzen dena: "lerro hauek aurki zaitzaten Urte berri zoriontsuaren atarian". Jakinez, urrun joan gabe egun guzietako plazer ttikiek gaituztela zoriontsu egiten. Menanek ziona aitzin solasean, ametsak baitezpadakoak ditugu gure bizitzan. Eta ez du Joanes BORDAZAHAR- ek kontrakoa erranen, hain abilki aipatzen baititu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 23a

Uztaritze

Eskuz-Eskuren biltzar nagusia

Joan den ortzegunean iragan da Lapurdi gelan. Egiazki bizi den elkarte bat bere 185 kiderekin, denak erretretan. Biltzar nagusira 140 bat dira bildu. Edmond Etcheverry lehendakariak agurra eginik, Marie-Hélène Lalanne idazkariak eman du iragan urteko ekintzen berri, Izan dira St Etienne d'Orthe herrian zurezko eskalapoin egile baten bisitatzen, interesgarria kausitu baitute. Ateraldiak urtean zehar segitu dituzte Gernika bisitatuz eta San Juan de...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016