Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a
urtarrilaren 8an lagundu dugu bere azken egoitzarat Marie-Louise Iriberry Erramuntoineko etxekoandrea. Duela 90 urte sortetxen iragan du urte andana eder hori. Mugaz bestaldean den etxe horrek Lasan ditu hilerriak eta hemen iragaiten dira horgo hilen ehorzketak eta hala izan dira Marie-Louisenak. Etcheverry apeza meza emailea jende alde eder batek parte hartzen zuela. Ezarria izan da buraso, senar eta haurrideak dauden hilobian. Bizi luze hortan anitz gauza eta...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a
Urte hasiera izanez Lekorne eta Makeako Herriko Etxeek beren agiantzak eskainiko dituzte herritarreri eta hain segur 2018an iragan proiektu batzuen berri emanen dute eta 2019 urteari begira xedeak zoin diren. Makean urtarrilaren 26an iraganen da, Mindegia gelan (10:30) eta biharamunean Lekornen Hodi Aldean (11:30). Herritarrak gomitatuak dira, ondotik hurrup eta klik eskainia izanen zaie!
Makeako TXIR-TXOR gaztetxeak antolatzen duen neguko zinemaldiak...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a
Aurten ere gaüaldi batetarat kümitatzen zütügü, barantailaren 2an neskenegünarekin, gaüko 9 orenetan, Posonpesenean. EUSKLABO alaiak: Asisko URMENETAk idatzi ber izeneko komiki-libürüari bizia emaiten düan ikusgarria proposatzen deiküe Oztibartar lagünek. Robinson Crusoeren abentüretaz inspiratüz, parodia satirikoa lantü düe esketx, müsika, bertsu eta solasaldien bidez. Arizaletan kaüsitzen dira Asisko bera, narratzaile lanetan, Jean-Christian Irigoyen Galtxetabürü eskü...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a
Urtero bezala garai huntan, herriko auzapezak eta kontseiluak beren agiantzak aurkeztu dituzte joan den larunbatean Sanoki gelan, eta saristatu iragan urtean herria ohoratu duten herritarrak. Gisa hortan, pilotari gazteak izan dira lehenik sarituak: Iban Saldumbide eta Iban Errecart, Frantziako xapeldunak plaza libroan 2018an. Ondotik Battitta Ducassou, urrezko medaila irabazirik munduko xapelgoan trinketean buruz-buruka. Eta azkenik herriko medaila eskainia...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a
Usaian bezala Kornelio elkarteak muntatzen du ikasleen kontzertua urtarril hondarrean, 27an, igandez, (15:30), Azkaingo elizan. Ondotik, errege pastiza partekatzeko Jauregian, ongi etorria egina izanen zaiote "artisteri" bai eta familia eta laguneri.
Zutabe huntan ez dugu arrotza elkarte hori, selauru huste eta bertze ekintza muntatzen baititu urtean zehar. Senegaleko elkarte batekin harremanetan da,...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a
Badu orain 23 urte, Otsail Ostegunak egiten direla Zabalik elkarteak antolaturik. Aurten ere programa aberats bat proposatzen daukute. Otsaileko ostegunetan iraganen dira arratseko 8.30etarik 11k arte Donapaleun. Huna aurtengo programa. Otsailaren 7an: Maialen MORENO ZUBELDIAk Iparralde huntan bildu irri istorioetaz egin duen ikerketa lana presentatuko dauku. Otsailaren 14an: XAMAR jinen da esplikatzera nola bere belaunaldiko gazteek,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016