Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 31a

Amikuze

Arberatzeko agiantzetan sail elebidun baten sortzeko asmoa aipatua izan da

Joan den igandean, urtarrilaren 20an, Arberatzeko kontseiluak eskaini ditu bere agiantzak herriko sala berrituan 130 bat herritarren aitzinean. Sauveur Bacho auzapezak, Louis Oillarburu, Mattin Lamarque eta Kati Boloquy axuantek presentatu dituzte joan den urteko harat-hunatak eta 2019ko proiektuak. Besteak beste, aipatuak izan dira herriko gelaren arraberritzea, bi hilerrien handitzeak, Zilekoako leku...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 31a

Aiherra

Herriko Etxeko agiantzetan, Beñardo Kortabarria, Xalbat Duhalde eta Mattin Echevertz saristatuak

Joan den ibiakoitz goizean, lekuko kontseilari, Antzuolako kontseilari, herritar, elkarteetako arduradun, auzo, hots jende multxo ederra bildu zen lehenik ANTZUOLA JOSTALEKUAren estreinaldian, eta gero Denen Etxean, urte berriko agiantzen karietara. Arño Gastanbide auzapezak 2 mintzairetan egin duen hastapeneko mintzaldian aurkeztu du nola iraganen zen ekitaldia: joan den urteko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a

Senpere

Dantza eta arte bisualak igandean:

Antzeztokian, I-GLU izeneko kupula aurkitzen da. Mota guzietako sortze eta hozialdiendako egokia den bizitoki goxoa eta lasaia da. Aterpe bat ote da? Animale-basa ziloa? Kanpamendu bat? Edo, menturaz, aldatuz doan paisaia bat? Baratze trankil horretan, marika bat ametsetan ari da, musika soinuekin dantzan ari da. Bidaia aberasgarri eta xoragarri batetarat gomitatzen gaitu, ninika gazteen hazkuntza eta garapenaren bideetan barna. Holako iduriez...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a

Irisarri

Hego Xuria elkartearen biltzar nagusia:

Joan den ebiakoitzean, Irisarrin, iragan da bi herrietako hirugarren adineko Hego Xuriaren biltzar nagusia. Elgarretaratze hori hasi da Ospitaleko gela batean, nun Etchamendy Jean presidenteak aurkeztu baititu elkarte horren harat hunatak. Ongi etorri bero bat egin du deneri, oroitarazi ditu urte barnean hil diren partalierrak, eri edo ezinduak aipatu ditu, eskertu bi herrietako auzapezak Lacoste Xavier eta Etchemendy René han zirenak,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a

Bidarrai

"Gaztaina" elkartearen informazio bilkura publikoa

Bidarrai, Heleta, Luhoso, Makea eta Lekornek sortu dute "Gaztaina" elkartea, ekoizpen edo produktu hori baloratzeko xedearekin. Jean-Michel Anchordoquy gure auzapeza da elkarte-buru. Elkartearen harat-hunaten berri emaiteko, informazio bilkura publikoa, deneri idekia, iraganen da urtarrilaren 26an, larunbat arratsaldez (17:30), herriko gelan. Lehendakariak presentatuko ditu elkartearen helburuak eta ibilmoldeak. Ondotik,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a

Elkartasuna Kantuz

Urtarrilaren 3 eta 4a arteko gauean sute batek osoki kiskaili du Ezpeletako Zapatendeia etxea, Marie-Antoinette Etchebarne Esteban anderearen bizitegia. Desastre horri buru egiteko, Ezpeletako lau kantari taldek erabaki dute lehen aldikotz elgarrekin kontzertu baten emaitea diru bilketa bat eginez. Bi emazte talde: Gozatuz eta Auzotik eta bi gizon talde: Ezpeletan Kantatuz eta Ezpela gizon korua. Eta plazer handiz jakin da 4 talde haueri juntatuko zela Sokoako Altxa Zokoa koru...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016