Herriz Herri | 2018ko Abenduaren 13a
Duela hamabost egun aipatzen ginuen bezala, etxaldetako mozkinen saltzeko denda berri bat ideki da Donapaleun joan den ostiralean, abenduaren 7an. "Tokiko" deitzen da eta inguruko herrietarik heldu diren bederatzi laborarik muntatua dute. Anitzek espero zuten holako saltoki bat eta lehen egunean berean, jendea nonbre handian jin da lehen erosketen egitera. Marka ona hori. Saltegi hortan laborantxa biologikoan...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 22a
Gure herrian kabalkada baten prestatzen ari baigira, honen antolatzaileek eta Belzuntze elkarteak Xabier Itçaina itsasuarra joan den ortziralean zortzi gomitatu zuten solasaldi batera. Hau kabalkadetan aditua izanez, xedea zen honi esker kabalkadaren funtzioa nola aldatu den urteetan zehar jakitea. Oren batez, hitza harturik, eta bilkurara ekarriak zituen dokumentu asko, idatzi eta argazkietan oinarriturik. Honek pasarazi zuen mezua da lehen...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 22a
"Pipitak" deituriko filma dago aurkeztua urririk denendako Larreko salan azaroaren 23an (21:00), antolatzaile delarik "Pour un Sourire d'Enfant", Herriko-Etxearen languntzarekin. Kanbodiako Phnom-Penheko zikintegia miatuz aritu dira milaka haur bizirik egoiteko. Frantses bikote bidaiari baten ezagutzeko parada izan dute, infernu horretatik atera daitezen borrokatzeko prest. Gazte hauek hogeita bost urte dituzte orain, ikasketak...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 22a
Bihar, ortziralea (18:30) Euskaraldiaren lehen eguna dela eta, mintzaldi bat antolatua da Elkartetxean. Gaia, Ainhoa eta ainhoarrak, lehen eta orain izanen da. Horren aipatzeko, bospasei ainhoarrek hitza hartuko dute eta haien oroitzapen eta esperientziak aipatuko dituzte, hala nola mendiko bizia eta artzaintza, sagarno eta etxearnoaren egitea, eta euskal kultura herrian. Ainhoar guztiak gomitatuak dira, eta Euskaraldian izena eman dutenek txapak hartzen ahalko dituzte han bertan....
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 22a
elizan eta kanpoan ezin kokatuz zen jendea, ikusiz aise da pentsatzea zer estimutan zagon Michel Jorajuria Etxarnekoa, utzi gaituena 60 urtetan, borroka luze baten ondotik ezin garaituzko gaitz batek eremanik. Bere lan denbora Lur Berri enpresan iragana zuen, zorigaitzez erretreta ez du gozatu, baina iragan tokietan estimu handia zuen, ondarrik Ezpeletako saltegian. Ez zagon bi eskuak sakelan egoiteko heitarik Michel, herriko kontseiluan, parropiakoan, orotan behar orduen...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 22a
- Hazilaren 24an larunbatez Lur Berri gelan egun guzian iraganen da Eguberriko merkatua San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik. - 25ean igandez Santa Katalina kaperan meza (10:30), ondotik bazkaria Ibarreko auzoan Baratxarte jatetxean, tripotxak izanen dira, hobe erreserbatzea. - Suko egur lota behar dutenek behar duzue izena eman Herriko Etxean abenduaren 10a aitzin. - Haragitegia zerratua izanen da asteazken arratsaldetan Pazko arte.
Urriko sortzeak:...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016