Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 24a

Amikuze

10 egun pantailarik gabe Amikuzen ere!

Irakaskuntza katolikoan, publikoan edo Seaska mailan diren beste 28 eskolek bezala, Donapaleuko Etchecopar eskolak eta kolegioak parte hartzen dute "10 egun pantailarik gabe" desafioan. Programa hunen helburua da haurreri ohartaraztea plazerrezko gauza batzu egiten ahal direla pantailarik gabe joko edo istorio batzu asmatuz, ateraldi berezi batzu eginez edo usaian egiten ez diren gauza batzu eginez (sukaldaritza adibidez). Kanpaina hau...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a

Oihergiko Kuntteak errekesta haundia Amikuzen! | Amikuzeko zangobaloi taldeak partida garrantzitsua ibiakoitz huntan

Oihergiko Kuntteak errekesta haundia Amikuzen!

Donapaleuko zinema gela mukurru betea zen juanden ostiralean. Amikuztarrak kopuru haundian jin dira Xiberoko Zohardiak atera duen "Oihergiko kunttea" komedia musikalaren ikusterat. Hiruetan hogeita hamar bat parte hartzailek eman dute Frantxoa Caset eta Jean Etchegoyhenek idatzi obra hau, Milou Castanen zuzendaritza pean. Antzerki, dantza, kantu nahasten dituen emankizun hunek Oihergin bizi izan den laborari xume baten bizia kondatzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a

Sortze

Bi sortzeren berri onarekin bururatu dugu joan den astea. Argiako Cathy eta Roger Laclauri jin zaiote beren lehen haurra, Michel-David izendatu duten semea. Gaineko Etxeko Paola Dacharyk ukan du, aldiz, Inès alabañoa. Bi sortu berrieri, beren bizitzarako agiantza hoberenekin, goresmenak zoriontsu diren burraso eta aitatxi-amatxieri!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a

Heriotze

- Aitzineko aste undarrean, ximixta bezala hedatu da berri lazgarria, oro harritzen zituela: Salaberriko Solange Ourthiague zendu zela tupustez, usaian bezala astiriko lanetan ari zelarik bere arditegian. Bihotzeko ukaldi batek eraman du 49 urteko emaztea, nahiz helikopteroko medikuek egin duten beren eginahal guzia. Astelehenean, elizkizunetan ainitz adixkide juntatu dira familiari azken agur baten egiteko Solangeri. Ez da erraitearen beharrik holako gertakari batek denak hunkitzen gaituela...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a

Heriotze | Obrak | Antzuolara

Heriotze: Iraxiloko Marikan Durruty

Aitzineko asteburuan zendu zen Iraxiloko Marijan, 86 urte zituen. Karrikaburuan sortua, 8 haurretako familiakoa izanki, 11 urtetan joan zen sehi gisa ondo hauetako laborantxa etxe batzutara. Gero beti sehi gisa, ibili zen Bordelen eta Tolosan gaindi. Berriz Aiherrarat itzulirik, Berrabe epizerian lan egin zuen herri barnean edo burgadan, baita ere azken urtetan Attatean. Osagarri arazoak ukanez, Hazparneko xahar etxean sartu zen duela 23 urte....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a

"Oroitzen naizeino" ikusgarria À¢'€'"

Maiatzaren 19an, aratseko 8ak eta erditan, Sanoki gelan emana izanen da "Oroitzen naizeino" ikusgarria, Maddi Zubeldia eta Bernadette Iratzokik emana. Gaia: memoriaren galtzea edo hobeki erran "Altzeimer" eritasuna.

Zer da zahartzaroan memoriak ihes egiten duelarik gelditzen dena? Non dago pertsona egoera fragmentatu horretan? Itxura eta gaztetasunkeria nagusi den garai honetan, hitza eman nahi izan diot zaharrari, zahar eta eri dagoenari, akats bikoiztunari hots, gure...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016