Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
Jaz egin zuten bezala, Sarako kantari tropa mistoak kantaldi eder bat eskainiko dauku arratseko 8ak eterditan elizaren babesean. 25 gizon eta emaztek osatzen dute taldea, hauen artean Senpereko emazte andanaxka bat bada, Claude Lafitte andrerea dutela zuzendaritza lanetan. Orokorki euskal kanta tradizional eta modernoak emaiten dituzte bai eta Afrikako abesti erritmodunak. Giro alai bat sortu nahi izaiten dute, hortarako kantuzale guziak...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
Juanden astean aipatu bezala egin da Uztaritzen Baionako Etxepare lizeoaren alde landatua den sagardiaren estreinaldia, hemengo hautetsi, Tolosako hautetsi (6 ziren, heietan Olatz Peon Ormazabal andere alkatea) eta lizeoko Iban Thicoipe zuzendariarekin. Sagardia, herriak duen Errepiragaraia gunean landatua da. Oraingoz 170 sagarrondok hor atzeman dute tokia, horietarik 50 herriak erosiak, 17 Tolosako hautetsiek eta besteak oro hemengo enpresa,...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
Mendekostez, Artzain Ona parropiako 19 gaztetxok lehen komunionea egin dute Baigorriko Elizan. Familiako eta parropietako jendek bete elizan, arras ederki egin dute urrats haundi hori, elizkizun kartsu eta kantatuan. André Noblia eta Pierre Etcheverry parropiako apezen inguruan, Jeanine, Annie eta Patricia katixima egileek ongi prestatuak zituzten gaztetxo horiek eta azpimarratzekoa da zoin ederki kantatu dituzten berek eman behar kantuak. Oroitzapen...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
2018ko trinketeko esku- huskako finalak iragan dira berriki Aldudeko trinketean.
Hirugarren mailan, B multxoan, Rémi Monaco eta Iñaki Hualde 40 / Iñaki Etchebarren eta Imanol Bidart 28: nagusitasuna Monaco eta Hualderentzat, bainan Etchebarren eta Bidartek egin dute torneo on bat. A multxoan, Antoni Monaco eta Beñat Oçafrain 40 / Andoni Eyherabide eta Jokin Setoain 36: partida ederra buruan buru, Antoni eta Beñatek ondar hitza azken tantoetan. Goresmenak hirugarren...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
Aiherra Notarianea etxean bizi izan zen Roland Joncquet zendu da. 66 urte zituen. Uzten dituen 5 haurrei eta hauen familiei, gure doluminak.
Hazparne aldeko "Elgarrekin" koruak kontzertu bat emanen du "La clé des Champs" Aveyron- eko taldearekin, ortziral arrats batez, ekainaren 8an Aiherrako elizan, arratseko 9etan. Kantari multzo hau, 2002an sortu zen, Saint Rome du Tarn herrian,...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 24a
Joanden astean, Germietako Aitzineko Etxeko Marcel Arreguy mundu huntarik joan zauku. Hiru seme-alaben aita hau, herriko gizon xaharrena ginuen. Laborantzan ereman du bizi osoa, gerla denboran preso egon denbora salbu. Izpiritu argikoa zen, laborari axolatua, bai kabalekin, bai mahastian ala pentze alorretan. Konpainia goxokoa eta laketa, fede haundikoa ere, hots zuhurtzia haundiko gizona. Herriaz ere arduratu da, denboran kontseilari egonik. Ehorzketa egunean,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016