Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a

Baigorri

Ezkontza

Joanden larunbatean, Guillaume Ospital, Bastida Ospitaleko semeak, biziko laguntzat hartu du Elodie Olha Okozeko alaba. Gure goresmenekin, agiantza hoberenak doatzi ezkonberrieri eta agurrak beren etxekoeri.

Harrera dokumentala

Iparraldeko Harrera elkarteak bururatutako Harrera dokumentala aurkeztuko dauku ekainaren 21 huntan, arratseko 7etan Bixentainean; ondotik izanen da eztabaida eta aperitifa.

Kontzertu

Orgue en Baigorry...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a

Azkaine

Musikaren Besta

Kornelio musika eskolak Musikaren Bestara gomitatzen ditu azkaindarrak eta gustu duten kanpotiarrak, ekainaren 22an, ortziralez, Plazako aterpera. Ikasleek beren erakasleek lagundurik musika zatitxoak eskainiko dituzte. Kontzertua iluntxeko 7etan ttanko hasiko da. Memento atsegingarria eta aldi berean ikasleak sustatzeko parada!

Euskal erle beltza zaindu

Erlea jendea baino ainitz lehenago lurrean bizi den mamutxa edo intsektua da eta biziaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a

Sara

Ama familiakoak ohoratuak:

Urte guziz bezala, ama familiakoak ohoratu dituzte errearoaren 15ean. Aurten hiru baziren: Andiazabal Maritxu, sortzez Aguerre, 61 urte, ezkondua 1979-06-16an Anttonekin (Agustinenborda); izan dituzte 4 alaba: Maite, Arantxa (bi seme), Luxi eta Aña. Blanco Laurence, sortzez Dupont, 59 urte, ezkondua 1991-06-07an Davidekin (Altzuertekoborda), izan dituzte 2 seme, Beñat (neska bat) eta Joan, eta 2 alaba, Gaelle eta Oihana. Zunda Maritxu, sortzez Tapia,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a

Hazparne

Bi haritz bi herrien loturarentzat

Hazparnen 2017ko irailaren 23an eta Azpeitian maiatzaren 26an ospatuak izan dira parezkatzearen 30 urteak. Gernikako arbolaren haritz xotx bat eskaini zuen Azpeitiak eta Hazparneko ametz xotx bat ordainez landatu dute Urolako ibai bazterrean, Gipuzkoako herrian. Ametza haritz mota bat da Hazparnen baliatua izan dena tanerietan, larru apaintzaleek zuhaitzaren axala kentzen zuten eta hau ehorzten, hortarako ziren eihera berezietan. Maiatzeko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 07a

Aiherra

Herriko pestak ekainaren 15etik 18ra herri barnean

Primaderako kontzertu arrakastatsuaren ondotik, horra herriko pesten urtaroa hor dugula. Aurten ere, joan den urtean bezala, aste bat Hazparneko pestak baino lehenago iraganen dira. Gazteak prestaketa lanetan izanki eta, batzu etxe inguruak ezin bururatuz, besteak propaganda segurtatu beharrez pren prentsarekin hitzorduetan eta beste batzu afixa banatzen, laster jinen delarik oihalezko aterbe handiaren muntatzeko tenorea, hots...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 07a

Senpere

Kermeza igandean Inharrian:

Joanden urteko leku berean iraganen da gure parropiako besta handi hau, Ibarrun Inharrian. Artxeroak taldeak animatuko du bazkaria, hunek menu bikaina dauka: sarreran Senpereko entsalada, ondotik mihia saltsa bizian edo Senpereko axoa, gasna eta etxeko pastiza eta bururatzeko kafea ta patxarana, arnoa barne. Euskoz ordaintzen ahalko den bazkaria 20€ helduentzat, 8€ haurrendako eta 8€ ere etxerat eramaiteko plateroa. Betiko errotaren jokoa, xingar-...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016