Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Iragan urtean Donostian egin zen bezala, Uztaritzek ikusi du juanden larunbatean Euskal Herri osoko mus xapelketaren azken eguna Kiroleta ezker paretan. Euskal Herriko mus federazioak antolaturik, hau 10. edizioa zen. Oroitarazi behar da hasieratik xapelketa huntan orotara 2.200 bikotek parte hartu dutela, zazpi lurraldetako 280 herritan jokatzen zirela kanporaketak. Larunbateko egunera etorriz, auzapezaren izenean Jean Pierre Lapeyrade hautetsiak ongi...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Joan den astean, hedabideak Aldudeko gainetara deituak ziren, Urkiagako lepora, bi eskualdetako hautetsi eta turismo arduradunek deramaten "Kintoan barna" proiektuaren berri emateko.
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Martxoaren 24an, larunbatez, beharra da bertsu afaria Donamartirin, Eltzurrun etxezaharreko ezkaratzean. Arberoa ikastolako burasoek daukute eskaintzen hoberenetarik diren Jon MAIA eta Aitor MENDILUZE bertsularien entzuteko parada, giro hoberenean, leku egokia hautaturik hortarako. Auhariaren gatik aitzinetik izena emaitea galdatzen da 06 64 38 12 25rat deituz. Oraidanik gogoan hartu behar den hitzordu hau bixtan da berriz aipatuko dugula helduden astean.
...Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Andere Elur
Lumak dantza-dantzari
Gomit ospetsu
Ixil ixilik
Eguna argitu du
Jantzi xuritan
Larrun mendia
Du beroki estali
Txukun garbiki
Zerutik jautsi
Haurtzaroko iduzki
Dener opari
Opor eguna:
Deitu ditu kanporat
Handi ta ttiki
Haizeak orai
Izartxoak airean
Ibilki alai
Ardi...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Belzuntze elkarteak gomitaturik, Ildoka taldeak "Jendeak" ikuskizuna emanen du heldu den igande arratsaldean, martxoaren 18an, Aiherrako Denen Etxean, arratsaldeko 5etan. Daniel Landartek idatzi "Jendeak" liburutik hartu bederatzi kontakizun laburrek osatzen dute obra berezia, irakurketa eta teatroa uztartzen dituena. Ixtorio bakotxa, errealki gertatua edo asmatua, anedokta batetik abiatzen da,...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Plazerekin ikusi dugu kaseta huntan Joseba Etxarrik agertzen daukun "Euskal Diaspora" artikuluan Ibarla Loiolako Beñat zenaren semea izan dela ohoratua Chinon. Beraz, Mike Bidart super-abokatu ezagutua izan da Kaliforniako abokatu onenen artean, bere bulegoko Ricardo Etcheverria lagunarekin. Adin bat dugunak oroit gira Beñatez, zoinekin oztibartar batzuk lan eginik izan baitute horren letxerian. Horrek oroitarazten dauku ere bertze Loiolako seme batez solasak entzunik gazte denboran; hau...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016