Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 22a
Martxoaren 5ean sortu da Baionan Léonie, Louise, Marie POCHELU. Aita da Dominique Pochelu eta ama Valérie Guison. Eta martxoaren 7an sortu da ere Baionan Hassan NASSIRI. Aita du Abdelaziz Nassiri eta ama Rabia Kadiri. Zorionak gurasoeri eta ongi etorri gure bi herritar berrieri!
Joanden larunbatean, martxoaren 17an, zendu da Jeannette SAINT-PIERRE. 60 urte zituen eta eritasunak eraman du epe laburrean. Ehorzketa elizkizuna iragan da...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 22a
Duela zonbait egun, kamera eta ezohiko mugimenduak ikusi ahal izan ditugu ogia hartzerat joaiterakoan. Zer ekitalde ote zen ostegun hartan, laster argituak izan gira. M6 telebixta gatea ari zen emankizun baten filmatzen, deitu ginezakeena "Frantziako okintegi hoberena". Emankizun hau ikusten ahalko dugu abuztuaren ondarrean, hor jakinen baitugu ea Departamenduko lehiaketa Beñaten lantegiak irabazi duen ala ez. Epaimahainean partehartzaile dira kide...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 22a
Lapurdi gela leporaino betea, arrakasta handia ukan du juanden ortziraleko mintzaldiak Gernika gaiaz, alde batetik Jean Claude Larronde Gernikaz eta 1937an han gertatuaz arizan baitzaiku xeheki, eta Robert Poulou, hunek Picassoren ''Gernika'' margoa esplikatu baitu bere aldetik. Agertu dute euskal herri horrek munduan barna ukan zuen oihartzuna, nahiz kontrako zonbaitek garai hortan ixilik utzi zuten gertakaria. Ortzirale huntan dugu beraz Ur Begik antolatu hirugarren...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 22a
Kazeta huntan izaten baitira gai huni buruz artikuluak, artoski eta behin baino gehiagotan irakurtzera gomitatzen zaituztet. Familian eta inguruan beldurrik gabe eta serioski aipatuz, erabaki zehatzak hartuz, denak deituak gira eraldaketa erraldoi batetara, gure bizimoldeak funski aldatzera. Desafio klimatikoari ihardukitzeko ezinbestekoa dugu indarrak batzea, sentsibilitate gatea muntatzea sail eta eremu...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
2017ko martxoaren 17an hil zen Piarres Charritton, karia hortara urteburuko meza emana izanen da arratsaldeko 6:30etan Hazparneko elizan. Denek gogoan dugu Piarres, 1921eko urrian sortu zen Hazparnen, laborari seme, sei anaiarreben artean zaharrena izan zen, filosofiako lizentziaduna bai eta teologia doktoretza eskuratua zuen. Euskarari atxikia, obra anitz idatzi ditu, 1948an sartu zen Euskaltzaindian, 1999an Manuel Lekuona saria irabazi zuela. Baliteke beste asko gauza erraiteko, gogoan...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a
Otsailaren 25ean, Ahetzeko 3. adinetakoen Alegera elkartearen biltzar nagusia ginuen Hiriartea ostatuan. Jan Battitt Haissaguerre lehendakariak zabaldu ditu elkartearen gorabeherak. 105 lagunek parte hartzen dute eta 2017ko konduak eman ditu. Ahetzeko kukuso merkatuan saltoki batean lan egiten dute, nola kruxpeta, talo, patata freituak eta bertze salduz eta hor bildu diruarekin parte hartzen dute urteko ateraldietan lagunduz. Astelehen guziz biltzen dira ere Kultur Xokoa gelan kartetan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016