Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 29a
Apirilaren 2an, Bazko astelehenez, Senpere Ibarrungo Bonnet jatetxean iraganen diren finaletan, Izturiztar 2 muslarik parte hartuko dute. Horiek ditugu Laharragako Janbattitt GARRA eta Oihanbideko Jakes ASCERY bi koinatak. Urrunago joaitea diotegu desiratzen eta zendako ez bururaino, goresmenekin hein hortarat heldurik.
...Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 29a
Baigura ikastolak antolatzen du, apirilaren 8an. Ohidura xaharrak nolakoak ziren ikusteko parada izanen da. Goizeko 8:00etatik harat iraganen da, haurrek ogi egiteko posibilitatea izanen dute. Egun osoan izanen dira animazioak, jateko eta edateko, xehetasunentzat deitu Baigura ikastola 05 59 56 92 49.
...Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 29a
Ganden larunbatean elkarte horrek Saran pasatu du eguna, ainitz leku bisitatuz eta 18:00etan bilkura bat eginez Herriko Etxean esplikazione batzu emateko. Maurice Chabert lehendakaria mintzatu da. 1982an antolatua da elkarte hori, duela 35 urte, erran behar da geroztik ekarri dituztela saindamendu batzu. Herrietan behar dira ukan guttienetik bi gauza historikoak, pasatzen dira herrietan eta balorearen arabera ematen diote baimena ala eza. Euskal Herrian...
Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 29a
Aitzin hortan Ildoka taldearen "Jendeak" antzerkia programatu zuen gure herrian Otxaldetarrak elkarteak, bainan jokolari bat eriturik etzen eman ahal izan. Eta maleruski ez da bertze data egokirik aurkitu beste baten programatzeko, Ildoka taldeak hain du bere egitaraua jadanik frango polliki mamitua. Hainbat hobe talde horrentzat. Guk aldiz auzo herri batera joan beharko ikusgarri hortaz nahi badugu gozatu!
...Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 29a
Joanden ibiakoitzean, bere azken egoitzara lagundua izan da Urdoze Arranbideko Pierre Mocho, 83 urtetan zendua. Ezkongabea, bere sortetxean egin du bizia laborantzan. Gure inguruan Pile deitzen ginuena, gizon ixila zen, langile fina eta zintzoa, kabalekin gostu haundia zuena, betalde ederrak gustatzen zitzaizkiola. Azken urteak nekeak izan ditu osagarri aldetik, zonbait egonaldi eginez erietxetan. Nahigabean den familiari eskaintzen ditugu dolumin bizienak.
...Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 29a
Joan den ortzirale arratsean bazen mugimendu Denen Etxean.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016