Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 07a
Heldu den larrazkenean, azaroaren 23tik abenduaren 3raino iraganen da "Euskaraldia" Euskal Herri osoko herri frangotan, Bidarrain ere. Bi hitzez laburbiltzeko, 11 egun horietan nahi da euskarari ahal bezain bat toki eman, euskara dakitenek euskaraz hitz eginez ("ahobizi" deituko dira horiek) eta doi bat bederen dakitenak ere euskaraz ihardesteko nahikariarekin agertuko dira ("beharriprest" deituko dira). Hori guzia esplikatzeko, bilkura...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 07a
Hazparneko liburutegian eta Eihartzean, zizelkari erakusketa batzu antolatuak dira ekainaren 8tik hilabete horren 17a arte. Gertakari hori izendatu dute "Gaien sinfonia" eta erakusketaren estreina ekainaren 8an izanen da arratseko 7etan Eihartzeko gela nagusian. Zizelkariak: Mixel AMADE (harria, zura), Dominique BRUNETAUD (buztina), Julia BUNEL (buztina), Jean-Noël CALVET (harria, zura), Béatrice D. (buztina, zetazko papera, burdina), Christian DETTORI (ur gaineko...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 07a
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 07a
Zonbait denbora hetsia egonik, horra berriz gure saltegi "Merkatu ttipia" idekia daukagula, toki berean bainan saltegiaren atxikitzailea da kanbiatu. Marie-Hélène Cachenaut dago, doi bat ezaguna, etxea Heletan erosirik, hor bizi baita familia. Nahi duten guzieri ongi-etorriaren egitera prest da. Zendako ez hurbil, xantza delarik urrunegi joan gabe? Suerte on Marie-Hélène!
Biziki ederki pasatu da, aro ederra...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 07a
elkarteak ganden larunbatean egin du uda aitzineko bigarren elkarretaratzea Pikasarria jatetxean. 80 kidek egun goxo bat pasatu dute, ederki bazkaldu, Jean-Jacques sukaldariak jateko onak eginik eta zerbitzaturik. Dena omore onean pasatu da, euskal kantu eder batzu emanez. 5ak aldean jendea ustez satifos erretiratu da. Elkarteko buruzagiek eskerrak bihurtu dituzte deneri, etortzea gatik, eta urtea bukatzeko, bertze elkarretaratzea izanen dute abenduaren 8an,...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 07a
Hiru heriotze izan ditugu gure herrian maiatz ondarrean: - maiatzaren 28an zendu da Marie- Thérèse LAXAGUE, sortzez Mendiboure, 80 urtetan, - maiatzaren 30ean zendu da Alain, Bertrand GUERRE-SOUYE, 70 urtetan, - eta maiatzaren 31n zendu da Jeannot MARTINEZ, 67 urtetan. Hiru familieri gure doluminak helarazten dizkiotegu astekari hunen bidez.
Joanden igandean iragan da ohiko Gerezi Besta Itsasun. Eguna ederki...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016