Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a
Joan den astean berri latz batek inarrosi du Makea, Jean-Marc Blain Urburukoa, sortzez baionarra, istripuz hil zela. 54 urte zituen. Errugbizale sutsua, bereziki Aviron Bayonnais zale errabiatua. Gizon goxo baten oroitzapena atxikiko dugu. Ehorzketak Baionako San Andres elizan iragan dira asteazkenean. Bihotz-bihotzez gure atxikimendua Chantal emazteari, Nikolas eta Elodie, Laurent, Arnaud hiru semeeri eta errainari, bai eta Blain eta Zubieta familia guziari....
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a
Joanden astean, bi sortze izan ditugu herrian. Okoze auzogunean bizi diren Christian Oçafrain eta Jeanne Aldacourouk mundura eman dute beren lehen haurra, muttikoa, Ibai izendatu dutena. Zonbait egun berantago, Bastida auzogunean, Berrauko Kristophe Bidart eta Cecile Ansolabeherek ere ongi etorria egin diote beren lehen haurrari, nekattoa Maina izendatu dutena. Ongi etorriarekin osagarri eta zorion opatuz sortu berrieri, gure goresmenak doatzi aitama gazteeri...
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a
À¢'€'" Nork ez zuen ezagutzen Kazernako Beronika Sallagoity? Bere irriñoarekin egiten zuena ongi etorrian, berdin despedidan beti irriñoarekin. Undar urtetan ez da biziki agertu, undarrera batere, Kanboko erretira etxe batean baitzen, eztiki joaiteko tenorearen beha. Joaitea jin zaio 90 urtetan, bere bizian anitz lan ibili ondoan, Kaiet senarraren ondoan, ostatuan bai eta berdin behar zen lekuan, elizan, kermezetan eta!! Fede handiko emaztea baitzen, kartsutasunean...
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 05a
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016