Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 29a

"Haziak mendian" ibilaldiak

Baxe Nafarroa eta Xiberoko eskola pribatu elebidunek aurten ere ibilaldi bat antolatzen dute, apirilaren 8an Alduden. Abiatzea Aldudeko eskola aitzinetik eginen da, goizeko 7:30etarik goiti. Hiru ibilaldi proposatuak dira:

- 4km-koa (familientzat),

-12km-koa

-eta 17km-koa.

Ondotik, momentu goxo bat pasatzen ahalko duzue musika, talo eta ostatuarekin, baita ere haurrentzat puzgarriekin!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 29a

Senpereko euskara XVIII. mendean

Liburu arraroa zaiku presentatua izan joan den ostiralean Baionako Euskal Museoan, Xabier Elosegi ikerle nekaezinaren lan sakonaren fruitua: "Senpereko (eta Lapurdiko) euskara XVIII. mendean", Lapurdi 1609 elkarteak argitaratua. XVIII. mendeko notario-agiri zenbaitetan ditu aurkitu euskarazko testuak (internetezko earchives64 atarian), hobeki erran lapurterazkoak, Senpere eta Ahetze eskualdekoak (notarioek normalki frantsesez zituzten agiriak idazten bainan zenbaitzuk euskararekiko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 29a

Zer berri?| Mus | Pilota | Petanka | Telebista lehiotik

Zer berri?

Joan den astean sartu gira primaderan bainan neguko sasoinak segitzen du. Aspaldian ez ginuen holako denborarik ukan, euri, elur, haize, beti ari ginen ez zuela negurik egiten, bainan natura hor da eta horrek emaiten duena hartu behar, segur laborari etxetan bada zer egin, aurten ere mozkinak kario gostatzen dira eta saltzapenak beti ildo beretik, segi dezagun aitzina osagarria lagun. Denbora txarra izanik ere gure herriko ostatuan izan da mugimendu, hiru lehiaketa...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 29a

Aldude ibarreko libertimendua

Ihauteri zinez atseginak antolatu dituzte aurten Aldude ibarreko gazteek, Karatoxen eta Libertimenduaren usaiak eguneratuz. Martxoaren 10ean, ibiakoitzarekin, hiru herrietako gazteek bailarako ostatuen itzulia egin dute, hondarrean bildutakoarekin Alfaroinean afalduz. Martxoaren 18an berriz, igande goizarekin, libertimendua bera iragan da Bankako ezker-paretan. Lehenik, eskoletako haurrek eskaini dituzte dantzak eta kantuak, ttikienak joaldunez bezti zirela, eta handienak zirtzilez. Zan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 29a

Mintzaldi À¢'€'"

Duela bi urte JB Etxarren-Lohigorrik agertu zuen "Un drôle de temps" liburua, 39-45 gerlako gertakariez osatua. Geroztik ELKAR argitaletxeak plazaratu dio "Au péril de leur vie - La fuite par la vallée de Garazi sous l'Occupation allemande", HERRIAk xeheki aipatua joanden azaroan. Asteburu huntan, martxoaren 31n, arratsaldeko 5 orenetan, bera mintzatuko zaiku garai hartaz Donibane-Garaziko Herriko Etxean, "Amis de la Vieille Navarre" taldearen gerizapean.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 29a

Bi heriotze | Tiki-Tour Itsasun | Bakantzetako aisialdiak | Aste Saindua

Bi heriotze À¢'€'"

Martxoaren 16an zendu da Kanbon Jacques De SALES GOMES jauna, 84 urte zituen. Eta martxoaren 18an zendu da ere Kanbon Baptiste, Pierre, Ernest CLOSSET jauna, 93 urte zituen. Bi familieri eskaintzen ditugu hemendik gure doluminak.

Tiki-Tour Itsasun À¢'€'"

Tiki-Tour itzuliak etapa eginen du Itsasun apirilaren 4an, asteazkenez, Atharri ezker paretan, 15.30etarik 18.30ak arte. 8 urte arteko haurrek itzuliak egiten ahalko dituzte hor auto...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016