Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Plaza laxoa
Aste hondar bero huntan, gazte ala zaharrek partida garrantzitsuak jokatzen zituzten. Iparraldeko pilota batzordearen kontu gure adinekoetan eta final-hamaseirenetan, hirugarren mailako Poutçou-Hourcade anaiek aise galdu dute Urruñarrak parean aitzinean. Bigarren mailako Etchevers-Chamalbidek ere 20-30 galdu dute Noizbait-en parean. Orain Roger eta David-ek gelditzen zaien bi partidetarik bat irabazi behar dute, nahi badute heldu den urtean ber mailan...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Legebiltzarreko hauteskundeak
338 hautesleetarik 186ek boza eman dute,%55,03 (lehen aldian 195), xuri: 18, baliogabe: 2.
Sandra Pereira-Ostanel 86 boz%51,81 (lehen itzulian 33 boz); Florence LASERRE 80boz %48,19 (lehen itzulian 47).
Bozka eremuan Florence Lasserre (Macrontiarra) da haatik nagusitu, bozen%54,40a eskuraturik. Orain artinoko deputatu berarekin segituko dugu beraz.
Artetxean
Aktibitate edo jardunaldiak...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Estazio meteorologikoa Abbadian
Aurten Abbadian estazio meteorologikoa plantan ezarria izan da. Internetez denbora errealean agertzen diren datuak, ingurumenaren eta biodibertsitatearen zerbitzura erabiliko dira.
Sailkatua den Natura Eremu Sentsible huntan, Larretxea baserriaren ondoan, hainbat eguraldi sentsore jarri dira, baldintza bat betez, monumentu historikoa den Abbadiatik ikusia ez izaitea.
Bildu datu guziak herriko arduraduneri transmitituak...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Erromardin hondakin bilketa
Ekain hastapenean Erromardin hondakin bilketa iragan da, 80 bat pertsona hurbildu dira. Hondartzan bildu zikinak ondotik bereiziak izan dira, CAPENA egiturak finkatu moldean. Ohartu dira gehienik plastikozko gauzak direla botatuak. Bilketa bururatu eta, auzo hortako 3 jatetxek eskaini otordua denek elkarrekin jan dute.
Bestak Begiralea elkartearen bidez
Begiralea herriko euskal kultur elkarteak ere, herriko...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Lagunak eskubaloiak jokalariak xerkatzen
Lagunak eskubaloi taldeak jokalariak xerkatzen ditu. Eskubaloian artzeko gogoa duenak, Facebook-en bidez harremanetan sartu behar du, baldintza bakarra 16 urte baino gehiago ukan behar da.
Euskal Herriko Laborantzako gaztaina ekoizle taldearen bisita
Gaztaina ekoizleen taldeak, Makeako gaztainadiak bisitatu ditu. Oihan-ibilbideak, gaztainondoen errehabilitazio moldeak, eritasunak... hor...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Ekhi Besta
Hilaren 24an (17:00), udako solstizioaren kari, urtero bezala, herriko pilota-plazan izanen da herriko ikastolako Euskaraz Bizi guraso taldeak antolaturiko besta. Krakada, sua, kantak eta dantzak. Iduzki begia zeruan, sorginak dantzan Urruñan.
Bidasoa ibaia garbi
Birziklatu elkarteak eta Lesaka, Bera, Biriatu, Urruña, Hendaia, Irun eta Hondarribiko Herriko Etxeek "Bidasoa ibaia garbi" izeneko ekimena aurkeztu zuten...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016