Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
338 hautesleetarik, 143ek ez dute bozkatu (%42,31); 189 boz bali izan dira.
Mathilde Hary (EHBai) 54 boz (%28,57), Florence Lasserre (Ensemble) 47 boz (%24,87), Sandra Pereira-Ostanel (Nupes) 33 (%17,46), P. Lesellier (RN) 24(%12,70), H. Susbielle 15 (%7,94), S. Roubins 5 (%2,65), H. Pathias 4 (%2,12), T. Riche 3(%1,59),A. Pillot 3(%1,59) eta B. Gil 1.
5. bozka-eremu huntan Florence Lasserre oraiko deputatua lehen atera da (%33,98), bigarren Sandra Pereira-Ostanel...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Kermeza
Bi urtez Covidak ezeztatu badu ere, hauteskundeen bigarren itzuliak aurten ez du trabatuko Uztaritzeko kermeza, heldu den igandean ekainaren 19an eginen baita. Huna egitaraua: meza nagusiarekin hasiko da (11:00), Labourdins elkarteko soinulariak lagun, zintzur bustitze (12:30) eta ondotik bazkaria (20 eurotan), Jondoni Bixintxo eskolako aterbean. Arratsaldea animatzeko izanen dira loteriak, haurrentzat jokoak eta miragile bat haur eta helduen jostagarri....
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Bi sortze
Azken aste hauetan bi sortze ukan ditugu. Maiatzaren 3an sortu da Baptiste Gabriel, Lau Haizetara Etxexuriko bideko Marie Billard eta Loïck Munoz-en semea. Maiatzaren 8an, Unai, Arbasoeri etxeko Myriam Daugreih eta Jerôme Errecart-en semea.
Zorionak gurasoeri eta ongietorri gure bi herritar berrieri.
Legebiltzarreko bozak, lehen itzulia gure herrian
Horra nola iragan diren gure...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Pierre Erramoun sortzez irulegitarra baldin bada, aspaldiko urteetan Azkarate Jauberrian bizi da, Maria emaztearekin. Laborantzaz gain, udako aterpeak alokatzen dituzte, heldu diren udatiarrekin lotura sendoa sortuz. Horietarik bat, Pierre Michel Krasnakoutsky, duela urteak lehen aldikoz Jauberrira etorri zen eta Erramoun familiarekin lotura azkarra sortu zen, uda guziez bere hurbilekoekin Azkaratera bakantzetara etortzen direla.
Nola Pierre Erramoun kontalari fina den,...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Diputatu bozak Amikuzen!
Huna zoin izan diren diputatu bozetako lehen itzuliko emaitzak Amikuzeko 27 herrietan. Parte hartzea %57,15ekoa izan da, 2017an baino 5 puntu gutiago. Gutienik bozkatu duen herria Uhartehiri izan da (%47,09) eta gehienik egin duena Ostankoa (%68,18).
Amikuzen, Trounday (Ensemble) lehen ateratzen da 1.414 bozekin (%32,5), 2017an Corregek egin zuen emaitza...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Heriotze
Joan den astean, Pokoineko Marianne Inçaurgarat (Etchebehere sortua Makean), pausatu da 89 urtetan. Ezindurik, Babé alabaren etxean ereman ditu bere biziko azken urteak, Arrosan. Gure dolumin bizienak Babé, Michel eta René seme-alaberi.
Ezkontza
Baigorriko Valerie Arreche eta Thomas Figues bere bizilaguna, joan den ibiakoitzean esposatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016