Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 22a
- Hazilaren 24an larunbatez Lur Berri gelan egun guzian iraganen da Eguberriko merkatua San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik. - 25ean igandez Santa Katalina kaperan meza (10:30), ondotik bazkaria Ibarreko auzoan Baratxarte jatetxean, tripotxak izanen dira, hobe erreserbatzea. - Suko egur lota behar dutenek behar duzue izena eman Herriko Etxean abenduaren 10a aitzin. - Haragitegia zerratua izanen da asteazken arratsaldetan Pazko arte.
Urriko sortzeak:...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 12a
Badu orain hilabete batzuk, bi tenis zelaietatik batto aldatu dutela, egin dute gune bat kirol gehiagorentzat (eskubaloia, saskibaloia eta bertze), haurrak eta gazteak jostatzeko. Bertzalde, beti egin beharra, orain hasi dire leihor baten egiten igeri aparka ondoan, nola autobusak aparkaleku hortarat heldu baidire, jendea leihorpean egoten ahalko da, baliatzen dira ere komunak egiteko leihor berean beharrezkoak zirenak.
Griparen kontrako txertoak...
Herriz Herri | 2018ko Urriaren 11a
iragan da urriaren 3an asteazkenez Azpeitia herrirat, Herriko Etxeak antolaturik, 42 baziren, izigarriko aro ederra zuten, gosari txikia egin eta bisitatu dituzte, herri barnea, eliza, baporeko treinean ibili eta Añota sagardotegian arratsaldeko 2:00ak aldean bazkaldu dira, aski ongi gainera, euskal kanta batzuk emanez, eguna bukatzeko Sarako herriko edantegian azken tragoa bestetako komiteak ofreitua, arratseko 8:00ak inguruan omore onean bukatu da egun...
Herriz Herri | 2018ko Urriaren 04a
Larrungo kolore taldeak egin du erakusketa bat irailaren 25etik 30a arte, dena ongi pasatu da, oraikoan margo guziak urdinak (abstraktu) ziren. Taldeak jakinarazten du margo kurtsoak egiten dituela bere gelan, Denen Etxean, asteazken arratsalde guziz haurrentzat eta helduentzat hilabetean behin, interesatua denak eta xehetasunak nahi dituenak, deitu Claude Mary 06-10-11- 74-03 edo Txelo 06-62-93-18- 81.
Urriaren 6an larunbatarekin Sarako errebestak izanen dira, pilota partida esku...
Herriz Herri | 2018ko Agorrilaren 09a
abuztuaren 4an larunbatarekin, Pottoken primak gintuen errebotean. Bordazain Larrun elkarteak antolatua. Pottoken abeltzainek ekarria zuten andana ederra, 140 bat baziren, mendiko eta pentzetakoak etorriak alde guzietatik eta ederrak, irabazdunek trofeo ederrak izan dituzte. Primen ondotik arratsaldeko 2ak aldean 100 bat jendek bazkaldu dute Lur Berri gelan aski ongi omore onean, Sarako kantariek airostua. Pottoken prima antolatzailek milesker handi bat ematen diote...
Herriz Herri | 2018ko Uztailaren 05a
Ganden larunbatean San Josepe eskolako haurren besta zen. Dantzak, antzerkiak eta kantuak eman dituzte haur horiek, denetara badira 120 bat. Afaltiarrak ere kontent ziren, baziren 300 heldu bederen, izigarri ongi jan dute, jatekoak harategiko Mariane eta Tristan Sagek prestatuak zituzten eta haurren burasoek zerbitzatuak. Ganden urteko irakasle berak 7 badira: frantsezez 5 eta 2 euskaraz, laguntzaileak 4, sukaldaria Bernadette Mortalena. Xabi Duranona buruzagiak eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016