Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Apirilaren 04a

Sara

Euskal Herriko auzapezen Biltzarra:

martxoaren 23an Lur Berri gelan, Battitt Laborde Sarako auzapezak errezebitu ditu Euskal Herriko auzapez batzuk bai eta ere Olivier Dussopt estatuko kontu publikoen arduraduna, Eric Spitz prefeta eta Herve Jonathan suprefeta. Auzapez gehienek elkarretaratze hori baliatu dute beren arranguren aipatzeko, zerbitzu publikoak, gobernamenduko dotazioneak polliki-polliki galtzen ari direla. Etsenplu baten emaiteko, Hendaian bezala 20 bat enplegu galdu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 28a

Sara

Larrun Ez Hunki:

Badu orain 21 hilabete kolektiboak egiten dituela manifestazioneak Larrun proiektuaren kontra, aldaketa egin dute bainan ez dakite oraino nola proiektua antolatua izanen den, beraz bilkurak izanen dira apirilaren 6an Azkaingo kiroldegian eta 13an Bil Toki gelan beti Azkainen, denak gomitatuak gara bilkura horietara, erakusteko ez dela zernahi egin behar Larrunen, badute esperantza orduko zerbait jakinen dutela proiektuari buruz. Denak Azkainerat apirilaren 6an eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 21a

Sara

Ikastola: Gan den larunbatean bertze ikastoletan bezala Sarako Olhain ikastolak ateak zabalduak zituen. Aro eder horrekin buraso anitz ibili dira eskolaren bisitatzen eta irakasleekin solastatzen. Erran behar da 120 haur badirela, horien eskolatzeko badira 7 irakasle, 4 laguntzaile. Jadanik 12 buraso izan dira izen ematen. Horra zer erraten ahal duten, irakasle, buraso eta ahantzi gabe Pantxika eta Marie, anitz lan egiten dutela euskara azkar atxikitzeko, segi hola.

Eskola publikoak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 14a

Sara

Abisu:

- Martxoaren 16an larunbatez ikastolako ateak zabalduak izanen dira (10:00).

- Martxoaren 24an igandez Santa Katalinako kaperan kontzertua (16:30): Unama "Iduzki xuri" diskaren aukerzpena eta "Daniel Blumbery" taldea, USOPOP-ek antolaturik.

- Beti martxoaren 24an Lur Berri gelan egun guzian, estofa eta dendari erakusketa, parte hartu nahi dutenek behar duzue zuen izena eman, martxoaren 15a aitzin Brigitte Sasias 05-59-47-50-53 edo 06-20-33-17-54.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 07a

Sara

Ihauteriak:

iragan dira gan den asteburuan. Larunbatean gazteria auzoetan ibili da etxez-etxe mozorrotua, igandean jende anitz bazen erran behar da izigarriko aro ederra zela, haurrak eta gazteak ongi mozorrotuak ziren, ttiki eta handi egin dituzte dantza pollit batzuk, Zamora akordeoilariaren soinuarekin, Zanpantzar jujatu eta erre dute. Ondotik aperitifa eta talo bazen denendako, hiru eskoletako haurren burasoek eginak. Heldu den urte arte.

Abisu:

Martxoaren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a

Sara

Ongi etorria:

Gan den larunbat eguerditan, Sarako Herriko Etxeko gelan, Battitt Laborde auzapezak hautetsi batzuekin errezebitu du Iñaki Laskurain Euskal Errugbi Ligako lehendakaria, bere lagun batzuekin. Battitt-ek deneri ongi etorria egin du, eskerrak ematen zituela saratarren partez Euskal Ligari. Horra zer erran duen: "Onartu baigaituzue zuen ligan eta ohartu naiz talde guziek denek ongi ematen dutela alaitasunean, hori plazer handi bat da guretzat, agian anitz urtez". Xabi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016