Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Irailaren 12a

Sara

Bestak: Larunbateko eguna izigarri ongi pasatu da. Arratseko kontzertuan eta dantzaldian 1.100 bat sarrera izatu dira. Igandeko eguna, sekulan ez bezala izigarriko jendealdea izan da, arratsaldearekin partikulazki. Erran behar da auto mozorrotu eta joko ederrak egiten dituztela. Arratsean ere oraino bazen jende asko Altzükütarrak kantarien entzutzeko eta Ingo Al Den taldearekin dantzan aritzeko. Kirola: Bestakari igande goizean herriko kontseiluak ohoratu ditu gure kirolariak....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Ekainaren 01a

Sara

Usopop festibala,

iragan da gan den asteburuan Lizarrietako lepoan, aurten 10. urtea sortu zela gertakari hori, Patxi Dutournier-en ideia izan zen eta taldea antolatu zuen. Orain Joanes Garcia da lehendakaria, bai gauza ederrak presentatzen dituzte, rock, folk bai eta ere euskal musika eta kantuak, denak alde zituzten, denbora doidoia bainan ateri atxiki du larunbatean eta jendea lepo kaskorat beti bezala etorri da. Igandean euritsu zen eta gero ateri, larunbatean baino jende...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 23a

Sara

Abisu:

Maiatzaren 22an (21:00), elizan Kantauriren kontzertua. Maiatzaren 25 eta 26an Usopop taldeak antolatuko ditu bi egun Lizarrietako lepoan, larunbata 25 (17:00) kontzertuak: Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki Berako taldea, Lisabö bidasoar taldea eta Lysistrata rock taldea. Biharamunean, 26an igandea (11:00) bizikleta ibilaldia, (14:30) kontzertuak: Anari, Lynched Dublinekoa, Madeleine pop rock eta This is Kit ingeles artista. Gazteak bai eta ere adinekoak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 16a

Sara

Urrats Gaua:

Gan den larunbatean iragan da errugbi zelaian, Gaztetxeak eta Errugbi taldeak antolaturik. Gazteria anitz bazen, erran behar da aro ederra zutela, bistan da bazen jateko eta edateko. Hola gazte horiek entrenamendua hartu dute biharamuneko Senpereko Herri Urrats-erat joaiteko. Plazer egiten du badela jende asko euskarari atxikia. Heldu den urte arte.

Apirila

Sortzeak: Lechevin Maël-Kévin- Morgan 04-01. Costea-Lamarens Mia 04-08. Lopez-Zestau Alaia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 09a

Sara

Zikiro jatea:

Gan den larunbatean Lur Berri gelan eskola publikoko burasoek antolatua zuten bazkari hori, 65 bazkaltiar izan dituzte, piperrada eta zikiroa aski ona bero-beroa, haurren burasoek zerbitzatua. Izigarriko egun goxoa pasatu dute omore onean Joxe Angel-ek ongi airostua. Erretzaileak Beatriz eta Martintxo Zugarramurdikoak ziren eta musikaria Joxe Angel Baztangoa, jadanik heldu den urtekoarena pentsaketan ari dira. Biba zuek segi hola.

Kirolak

Pilota:...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Maiatzaren 02a

Sara

Oroitzapenetik oroitzapenerat:

Apirilaren 22an astelehenez estreinatu dute 1813-1814ko eskultura, Iñaki Iriarte artistak egina eta Lapurdi 1609 elkarteak antolatu duena (Bixente Garcia, Mixel Mendiburu, If Machicote, Xabier Elosegi). Aro ederra zen eta historia horrek jende asko mugiarazi ditu Sarako zahar etxeko parke eder hortarat. Anitz auzapez: Baionakoa, Lekornekoa, Hiriburukoa, Senperekoa, Mugerrekoa eta bertze. Battitt Laborde Sarako auzapezak deneri ongi etorria egin du...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016