Orotarik | 2022ko Ekainaren 02a
Apirilaren 8an, Donapaleuko AEK-k antolatu zuen Korrika Ttipian parte hartu genuen.
Lehenik 3. eta 4. mailako ikasleek lasterraldia abiatu genuen, guretako batek lekukoa Amikuzeko kolegioko ikasle batekin partekatuz. Gero, 5. eta 6.ekoen aldia izan zen korrikalariei juntatzea. Ondotik, pixkanaka-pixkanaka, Amikuzeko eskola elebidunetako eta ikastolako ikasleak sartu ziren ere. Denek elgarrekin Donapaleuko itzulia egin genuen giro biziki onean eta aro ederrak...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 26a
Bertsu saioa 6. eta 5.eko ikasleentzako!
Seigarren eta bosgarreneko ikasleek bertsu saio baten entzuteko parada ukan dute, lizeotik etorritako hiru bertsulariekin: Haize Lekuona Blanco, Haira Aizpurua Ibargarai eta Irantzu Idoate Funosas eta gure kolegioko Unax Aizpurua Ibargairierkin. Aimar Karrika animatzaile paregabeak giroturik!
Urtarriletik landa, gela bakoitzak, Aimarrekin, euskara klaseetan bertsularitzako 6 saio ukan ditu eta apirileko saio hau lanketa...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 26a
Xiloineko semea
Gure 17 aldudar beneditanoetan, dudarik gabe hedadura handiena ukan zuena Xiloineko Joanes dugu. Diotenaz, oraino mutikoa zelarik Urrixka izeneko mendian artzain lanetan, bere ardia arranoari aztaparretarik kendu zion, harrapariari bi eskuez loturik beldurrik gabe. Francis Jammes olerkariak istorio pollit hau kontatzen omen zuen, egia ala ez, dena den mutiko deliberatua zela adierazten digu, izanen zen...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 26a
BORNE TO BE WILD
Castex joan da eta berehala, Elisabeth Borne ezarri du Macronek lehen ministro postuan. Presidenteak bere intentzioak argiki plazaratzen ditu horrela: Macron II izeneko bost urteko agintaldia, antisoziala, antiekologikoa, antielkarrizketazalea garatuko da halatan, bera delarik frantses star up nazioaren DRH nagusia. Emaztea izanagatik, gizonezkoen aburukoa da, haien pentsamenduak dauzka, bereziki ekonomia mailan,...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 26a
Hazparneko elizan jende ostea bildu da Ugutz zena bere azken egoitzara laguntzeko. Elizkizuna bururatzean, adiskide mina zuen Txomin Ezponda bertsulariak hiru bertsu hauek kantatu dizkio.
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 26a
Jean-Louis aihertarra pausatu da apirilaren 13an, bere familiaz inguraturik Chicon, Kalifornian.
Jean-Louis 1942ko azaroaren lehenean sortua zen, Aiherran laborari etxean. Zortzi haurreko gazteena zen. Hazparneko St. Joseph eskolan ibilia zen, berantago frantses armadan egin zuen bere zerbitzua. 1965ean emigratu zen Montreal, Kanadara, bere arrebaren familia bizi zen lekura. Han berean lanean hasi zen, bainan laster ohartu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016