Orotarik | 2022ko Ekainaren 02a

Aprendiz Formakuntza Zentroaren ate idekitzeak

Baionako Aprendiz Formakuntza Zentroan 200 bat gaztek merkataritza eta salmenta, baita ostalaritza sektoreetako erakaskuntza segitzen dute.

Etorkizuneko sektore eta lanbide horietara gero eta gazte gehiago erakartzeko asmoz, ate idekitzeak antolatuak dira, ekainaren 11n (9:00-13:00). Sare bakoitzeko erakasleak hor izanen dira behar diren azalpenak emaiteko.


...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 02a

Itsas Bazterretik: olinpiadak!!

Piarres Larzabal kolegioko Euskaraz Bizi ikasle taldeak "Piarres Larzabal Kolegioko olinpiadak" antolatu ditu.

Haien helburua ikastetxearen aire hartzeetan euskara hedatzea da eta elkarrekin ongi pasatzea euskaraz jolastuz.

Laugarren eta hirugarreneko sei taldeek parte hartzen dute eta froga ezberdinak egingo dituzte astez-aste: zaku lasterketak, lokotx bilketak, zapi-zapi...

Ostegunetan, bazkal ostean, jokatzen dute.

Bi sari banatuko dituzte: bat talde txapeldunari...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 02a

Haziak Loratzen: Negua

Azken aldian, 22 egunez euria barra-barra izan dugu. 22 egun!

Gure ibaiek, errekek eta errekatxoek gainezka egin dute leku askotan eta urak bere eremuak zabaldu ditu, gizakiok kendutako lekuak berriro estaliz.

Egia erran, Euskal Herrian euria lotuta dago paisaiaren kolorearekin. Nola ingurumena hain berdea izan euririk gabe?

Itsasotik datozen hodei ilunek mendebaldeko haize zakarrak lagunduta euria dakarzkigute gehienetan. Oraingoan, zuhaitzak hostoz biluziz negua gainean...

Orotarik | 2022ko Ekainaren 02a

Haziak Mintzo: Etchecopar kolegioa: Korrika Ttipi!

Apirilaren 8an, Donapaleuko AEK-k antolatu zuen Korrika Ttipian parte hartu genuen.

Lehenik 3. eta 4. mailako ikasleek lasterraldia abiatu genuen, guretako batek lekukoa Amikuzeko kolegioko ikasle batekin partekatuz. Gero, 5. eta 6.ekoen aldia izan zen korrikalariei juntatzea. Ondotik, pixkanaka-pixkanaka, Amikuzeko eskola elebidunetako eta ikastolako ikasleak sartu ziren ere. Denek elgarrekin Donapaleuko itzulia egin genuen giro biziki onean eta aro ederrak...

Orotarik | 2022ko Maiatzaren 26a

Itsas Bazterretik

Bertsu saioa 6. eta 5.eko ikasleentzako!

Seigarren eta bosgarreneko ikasleek bertsu saio baten entzuteko parada ukan dute, lizeotik etorritako hiru bertsulariekin: Haize Lekuona Blanco, Haira Aizpurua Ibargarai eta Irantzu Idoate Funosas eta gure kolegioko Unax Aizpurua Ibargairierkin. Aimar Karrika animatzaile paregabeak giroturik!

Urtarriletik landa, gela bakoitzak, Aimarrekin, euskara klaseetan bertsularitzako 6 saio ukan ditu eta apirileko saio hau lanketa...

Orotarik | 2022ko Maiatzaren 26a

"17 fraile beneditano aldudarren historia" (14/21) Joanes Xilo, edo Aita Benoît Gariador Abadea

Xiloineko semea

Gure 17 aldudar beneditanoetan, dudarik gabe hedadura handiena ukan zuena Xiloineko Joanes dugu. Diotenaz, oraino mutikoa zelarik Urrixka izeneko mendian artzain lanetan, bere ardia arranoari aztaparretarik kendu zion, harrapariari bi eskuez loturik beldurrik gabe. Francis Jammes olerkariak istorio pollit hau kontatzen omen zuen, egia ala ez, dena den mutiko deliberatua zela adierazten digu, izanen zen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016