Orotarik | 2022ko Apirilaren 21a
Badu zenbait urte orain Pazko pasatzen dugula, ETAren agiri-ibairik irakurri gabe: oroitzen naiz nola bihurdikatzen zuten gure hizkuntza, anaforaz metafora, beraien hilketak justifikatzeko eta euskaldun on bederaren izenean eginak zirelako ideia gure kaskoetan iltzatzeko. Beste mundu batean bizi garela dirudi: garai haiek ahanzten ari gara, ez ditugu eztabaidatzen, ez ditugu gehiago aipatzen ere. Non ez den Atalante zinema gelara Iciar Bollainen Maixabel ekartzen dutenean, edo Korrikaren...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 21a
Apirilaren 9an, larunbatarekin,Euskal Herriko XIII. Mus Txapelketaren finala izan zen Nafarroa Beherean, Baigorri ederrean. Zazpi probintzietako finaletan sailkatu ziren bikoteek parte hartu zuten. Osora: 128 bikote.
Nafarroa Garaiko Jesus Zubiri eta Iban Zubiri, Ibero herriko muslariak,izan ziren txapeldunak;Nafarroa Behereko Peio Larre eta Gérard Larre, Heleta herrikoak, txapeldunordeak. Kontsolante mailan, berriz, Imanol eta...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 21a
Apirilaren 5ean, asteartez, eguerdiko pausan, memento berezia entzun da kolegioko kanpoko eremuan: Korrika'Irratia!
Eneka, Laina eta Xana, bosgarreneko hiru ikasleek irrati emankizun berezia prestatu dute. Bertan Donibane Lohizuneko AEK-ko ikasleak gomitatuak izan dira, elkarrizketa batean parte hartzeko. Galdera desberdinak egin dizkiete: zergatik euskara ikasi nahi ote zuten eta noiztik ari diren, zer zen errexena ala zailena eta astean zenbat aldiz biltzen diren. Anartean, kolegioko...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 21a
Eskuz-esku milaka euskaldunen eskuetan pasatu den lekukoaren barnean, gordea zen mezua, Karmele Jaiok idatzia, berak irakurri du Korrika Donostiara heldu eta.
Herri honen eztarritik ateratako irrintzi bat. Hori da Korrika!
Oihu honek hogeita bigarrenez erakutsi digu hizkuntza bat ez dela hitzekin egiten bakarrik, hitzekin eta gorputzekin baizik. Belaun eta hanken gainean trostan eraman daitekeela hitza; dardara, arnasestu eta izerdi artean pasatu ahal...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 21a
Aurten, eskolan, munduko musika eta kantuen inguruan lan egiten dugu. Ostegun guziz, Philippe Alborren laguntzarekin, Afrikako, Asiako eta Europako kantuak ikasten ditugu, Euskal Herrikoak ahantzi gabe.
Jakin nahi ukan dugu kantuak nola asmatuak diren. Horretarako, Patxi Garat kantaria eskolara etorri da, bere lanaren aurkeztera.
Orotarik | 2022ko Apirilaren 14a
Martxoaren 31n, ostegun goizarekin, kolegioko 6., 5. eta 4.enak Donibane Lohizuneko Le Select zinemara joan dira, 2011n Celine Sciammak argitaratu duen "Tom Boy" filmaren ikustera.
Sinopsia: "Laurek 10 urte ditu. Laure mari-mutikoa da. Auzo berrian ailegatu eta, muttiko bat dela sinestarazten dio Lisa eta bere lagunei. Ekintza ala egia? Ekintza. Uda joko eremu handia bilakatzen da eta Laure Mickael bilakatzen da, besteak bezalako mutil bat. Aski desberdina da maiteminduko den Lisaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016