Orotarik | 2022ko Otsailaren 24a

haziak Mintzo: Eguberriko prestaketak

Eskolako azken eguna Eguberriko bakantza aitzin, eskolara zakurik gabe jin ginen. Eskolako haur guziek elkartzeko beharra sentitzen ginuen. Beraz andereñoek desafio bat proposatu ziguten: eguerdiko bazkaria kozinatzea Eguberriko besta giroan urtea bukatzeko.

Gure helburua betetzeko, eskolako ikasleak hiru taldetan partekatuak ginen. Gela bakoitzak helburu bat bazuen: ama eskolakoak desertaz okupatu behar ziren, CP eta CE1-koak sartzez eta guk CE2 eta CM-koek plater nagusia prestatu...

Orotarik | 2022ko Otsailaren 17a

Zahar etxeen egoera

Azken denbora hauetan zahar-etxeen egoera anitz aipatzen da. Departamenduko Kontseiluak eta Eskualdeko Osasun Agentziak (ARS), Departamenduan 100 bat zahar-etxeetaz arduratzen dira, ageri baten bidez iharduki dute, azaltzeko kasu handia emaiten dutela ikusteko etxe horien kudeantza zein-nolakoa den. Duela urte batzuk, erreklamazioak kudeatzeko sistema bateratua martxan jarri zuten, adinetakoek edo haien familiek zailtasunak eta egoera kezkagarriak salatzeko aukera emaiten diena.

Etxe...

Orotarik | 2022ko Otsailaren 17a

Aldudar 17 fraile beneditanoen historia

5/21Beloke loratzen baina zer baldintzetan?

Beloke sortu berria zelarik, jadanik 5 urte gabe atakatua izan zela ikusi dugu. Frantziako errepublikaren gobernuak nahi zituen kongregazioak kanporatu eta berriz ere, iraultza denboran egin zuen bezala, haien ontasunez jabetu.

Afera ez bazen oraino sobera mindu ere, Belokeren handitzea trabatu...

Orotarik | 2022ko Otsailaren 17a

EPELONDO: GARAPENA

Badirudi garapena izanen dela, immigrazioarekin batera, Frantziako presidente kanpainaren hitz zentraletatik bat. Garrantzitsuena behar bada, nolako garapenak halako gizartea dakarrelako. Eskuinak badu bere definizioa, ezkerrak berea. 1970 urteez geroztik hazi diren taldeak tartean, garapena ukatuz, ezeztatuz, hots desgaratuz, jendarteak hobekiago portatuko direla diotelarik. Décroissants gisa ezagunak dira, hemen ere badira horrelakoak, erotzat...

Orotarik | 2022ko Otsailaren 17a

ITSAS BAZTERRETIK: Aita Maria itsasontsiarekin zuzenean!

Urtarrilaren 31n, astelehenean azken orduan, laugarrenekoen programan sartzen den "Migranteen mundu bat" gaiaren kari, Aita Mari itsasontziko taldearekin harremanetan sartu dira eta beraiekin bideo deia antolatu dute.

Antolaketa errexteko, bisio konferentzian parte hartuko zutenek ber gelan ezarri dira eta beste laugarren guziak beste bi geletan, baina denak sarean.

Aita Marik, 2017tik goiti, Mediterraneo erdialdeko egoera tragikoa ikusirik, itsas erreskate misioak egiten hastea...

Orotarik | 2022ko Otsailaren 17a

HAZIAK LORATZEN: Landarea haz dadin

Duela zenbait aste, argitaratua izan zen artikulu bati nahiko genioke zertxo bat gehitu. Galdera honi erantzuten zion: "Nola bultzatu euskararen erabilpena?" Artikuluak dio herritarrei, hots euskaldunei, litzatekela lehen urratsa egitea, lotsarik gabe aritzea, gure ohituren aldatzea. Horrekin bat egiten dugu, guztiz.

Aitzineko belaunaldiek ikasi bazuten ere euskara ez zela kanpoan erabiltzen ahal, sinesmen hori hautsi behar ginuke behin betiko euskara bizirik nahi badugu. Haiei...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016