Orotarik | 2022ko Ekainaren 02a
Piarres Larzabal kolegioko Euskaraz Bizi ikasle taldeak "Piarres Larzabal Kolegioko olinpiadak" antolatu ditu.
Haien helburua ikastetxearen aire hartzeetan euskara hedatzea da eta elkarrekin ongi pasatzea euskaraz jolastuz.
Laugarren eta hirugarreneko sei taldeek parte hartzen dute eta froga ezberdinak egingo dituzte astez-aste: zaku lasterketak, lokotx bilketak, zapi-zapi...
Ostegunetan, bazkal ostean, jokatzen dute.
Bi sari banatuko dituzte: bat talde txapeldunari...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 02a
Azken aldian, 22 egunez euria barra-barra izan dugu. 22 egun!
Gure ibaiek, errekek eta errekatxoek gainezka egin dute leku askotan eta urak bere eremuak zabaldu ditu, gizakiok kendutako lekuak berriro estaliz.
Egia erran, Euskal Herrian euria lotuta dago paisaiaren kolorearekin. Nola ingurumena hain berdea izan euririk gabe?
Itsasotik datozen hodei ilunek mendebaldeko haize zakarrak lagunduta euria dakarzkigute gehienetan. Oraingoan, zuhaitzak hostoz biluziz negua gainean...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 02a
Apirilaren 8an, Donapaleuko AEK-k antolatu zuen Korrika Ttipian parte hartu genuen.
Lehenik 3. eta 4. mailako ikasleek lasterraldia abiatu genuen, guretako batek lekukoa Amikuzeko kolegioko ikasle batekin partekatuz. Gero, 5. eta 6.ekoen aldia izan zen korrikalariei juntatzea. Ondotik, pixkanaka-pixkanaka, Amikuzeko eskola elebidunetako eta ikastolako ikasleak sartu ziren ere. Denek elgarrekin Donapaleuko itzulia egin genuen giro biziki onean eta aro ederrak...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 26a
Bertsu saioa 6. eta 5.eko ikasleentzako!
Seigarren eta bosgarreneko ikasleek bertsu saio baten entzuteko parada ukan dute, lizeotik etorritako hiru bertsulariekin: Haize Lekuona Blanco, Haira Aizpurua Ibargarai eta Irantzu Idoate Funosas eta gure kolegioko Unax Aizpurua Ibargairierkin. Aimar Karrika animatzaile paregabeak giroturik!
Urtarriletik landa, gela bakoitzak, Aimarrekin, euskara klaseetan bertsularitzako 6 saio ukan ditu eta apirileko saio hau lanketa...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 26a
Xiloineko semea
Gure 17 aldudar beneditanoetan, dudarik gabe hedadura handiena ukan zuena Xiloineko Joanes dugu. Diotenaz, oraino mutikoa zelarik Urrixka izeneko mendian artzain lanetan, bere ardia arranoari aztaparretarik kendu zion, harrapariari bi eskuez loturik beldurrik gabe. Francis Jammes olerkariak istorio pollit hau kontatzen omen zuen, egia ala ez, dena den mutiko deliberatua zela adierazten digu, izanen zen...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 26a
BORNE TO BE WILD
Castex joan da eta berehala, Elisabeth Borne ezarri du Macronek lehen ministro postuan. Presidenteak bere intentzioak argiki plazaratzen ditu horrela: Macron II izeneko bost urteko agintaldia, antisoziala, antiekologikoa, antielkarrizketazalea garatuko da halatan, bera delarik frantses star up nazioaren DRH nagusia. Emaztea izanagatik, gizonezkoen aburukoa da, haien pentsamenduak dauzka, bereziki ekonomia mailan,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016