Orotarik | 2022ko Maiatzaren 19a
Maiatzaren 8an iragan den Herri Urratsen, pegatinak saltzeko motibatu dira kolegioko 117 ikasle!! Bikain!
Goizeko 9:30 eta 13:30ak artean, pegatinak eta kutxak eskuetan jaso eta, lakuaren itzulia egin dute lagunen artean, haiek finkatutako kuadrilla eta ordutegia errespetatuz, jendeari pegatinak proposatuz eta diru kutxak betetzen saiatuz.
Bestalde, ikasle batzuk "brebeta euskaraz" tixertak saltzen aritu dira, gure borroka eta aldarrikapenak aintziraren inguruan...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 19a
Euskarako gelan, Miñan liburua irakurri genuen. Honek Afrikatik Europara etorri mutiko baten ibilbidea azaltzen du. Ibrahima Baldek ez zuen baitezpada Europara etorri nahi, bainan bere anaiaren bila abiatu zen Gineatik eta Irungo harrera zentrora iritsi zen. Han egin zuen Amets Arzallusen ezagutza, eta elgarrekin liburu hau osatu zuten, nahiz eta hasiera batean pentsatua ez izan.
Gelan liburuaren irakurketa bukatu bezain laster, Amets Arzallus idazle eta bertsularia...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 19a
Bigarren gerla mundialaren bukaeran, anitz etxebizitza arazo baziren, Baionan eta bertze herrietan.
1949an, Jean Lannes-ek -aita zenak- sortarazi zuen proiektua bizpahiru lagunekin: ehun etxekolektiboki eraikitzea Baionan, bakoitza baratzearekin.
Anitzek erran zieten eroak zirela baina pixkanaka-pixkanaka egitasmoak itxura hartu zuen eta 95 boluntariok obretan parte hartu zuten.
Lurra atzeman zuten,...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 17a
Liburu berri batekin heldu zaigu Alatz Robles-Arangiz beskoiztarra, urte zenbaitez astekari hunentzat Beskoitzeko berriemaile ginuena. "Euskal artikulua edo izaera" liburuak (Dakit argitaletxea, 98 orrialde, 16,60€) euskararen gaia du barnatzen, noizkoa ote den eta nortzuk bideratua. Erraten da euskarak 5000 urte lituzkeela. Alatzek, bere lehen liburuan "Euskara edo sugearen zibilizazioa" (Utriusque Vasconiae,...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 05a
Apirilaren 4tik 8ra, Elikadura Bankuaren aldeko bilketa antolatua izan da.
Hiru astez, kolegioko familiek eta langileek janaria eta higiene produktuak ekartzeko poltsak ukan dituzte.
Egunero, ikasleak banan-banan etorri dira haien eskaintzarekin...
Astez aste, kutxak eta kutxak bete dira!
Azken egunean, kanpoko eremuan ziren ikasleak etorri dira gunea hustera, kamioian bildutakoa kargatuz eta antolatzaileak lagunduz!
Emaitza izigarri polita atera da: 430 kilo!...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 05a
Duela 3 urte, Estatu Batuetara joaiteko proiektu baten muntatzen hasi ginen. 16 ikasleren burasoak ados ziren bidaia horren egiteko. 6.etik 3.a arte, bidaia hori muntatu ginuen eta dirua irabazteko, pizza, taloak eta bixkotxak saldu ginituen. Orduan, 2022ko apirilaren 6an, gaueko 2tan, Baigorritik Bilboko aireportua arte autobusez abiatu ginen. Bilbotik Parise arte hegazkina hartu ginuen eta gero Parisetik San Frantzisko arte. San Frantziskora heldu eta, gure lo egiteko lekura joaiteko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016