Orotarik | 2022ko Maiatzaren 26a
Jean-Louis aihertarra pausatu da apirilaren 13an, bere familiaz inguraturik Chicon, Kalifornian.
Jean-Louis 1942ko azaroaren lehenean sortua zen, Aiherran laborari etxean. Zortzi haurreko gazteena zen. Hazparneko St. Joseph eskolan ibilia zen, berantago frantses armadan egin zuen bere zerbitzua. 1965ean emigratu zen Montreal, Kanadara, bere arrebaren familia bizi zen lekura. Han berean lanean hasi zen, bainan laster ohartu...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 19a
Buenos Aires-en dagon Iparraldeko Euskal Etxe edo Centro Vasco Frances-eko idazkaria den Norma RIOS-ek agertu duen liburua dugu hemen aipagai. Moreno karrikan dagoen Euskal Etxea 1895ean eraiki zuten eta obra honetan 1895etik eta 1945 arte kide izan diren guziak urtez urte sailkatu ditu.
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 19a
Joan den urtean "Askatasun Gosez" ekimenean parte hartu zuten 2.000 pertsoneri esker 30.000€ emanak izan ziren Harrerari,preso eta iheslari ohieri berehalako laguntza ekartzeko sortua den elkarteari.
2021ean Harrerak, Iparraldean, 40 bat pertsona lagundu ditu: erretreta ttipiegia duten preso eta iheslari ohiak, oraindik ere pairatzen dituzten auzien gastuak ordainduz, osasun mailako gastuetan parte hartuz, baita ere desmartxa administratiboetarako edo urgentziazko egoeretarako...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 19a
1901ean beraz Beneditano talde bat arribatu zen Jerusalemera. Haietan bi aldudar, Joanes Benoît Gariador Xiloinekoa eta Miel Raphael Ardans, bi lehenkusiak; berantxago Jamattitt Theophane Ardans anaia, hauekin ere besteak beste Raphael Muskarditz aihertarra. Ez zuten lana falta: Frantziako gobernuaren lurretan beharko zuten, alde batetik, Jerusalemetik 15 kmetan zen Abu Gosh izeneko eliza zahar zaharra konpondu eta bestetik, Jerusalemen berean, Olibondoen Mendiaren ondo ondoan, Siriar seminarioa
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 19a
Global Footprint Network izeneko amerikar gobernuz kanpoko erakundeak lurraren ondasunen ustiatzearen gainditze eguna noiz datorren kalkulatzen du urte oroz. Aurtengoz, Frantziarena, maiatzaren bostean iragan dela zabaldu da prentsan: hamabi hilabetez, lurrak ber sortu dezakeena jada klikatu du, dute, dugu. Beraz data horretatik hara, Europar gehienen moduan funtsean, frantsesak kredituan bizi dira, beraiena ez dena, besterena izan beharko lukeena sabeleratuz,...
Orotarik | 2022ko Maiatzaren 19a
Maiatzaren 8an iragan den Herri Urratsen, pegatinak saltzeko motibatu dira kolegioko 117 ikasle!! Bikain!
Goizeko 9:30 eta 13:30ak artean, pegatinak eta kutxak eskuetan jaso eta, lakuaren itzulia egin dute lagunen artean, haiek finkatutako kuadrilla eta ordutegia errespetatuz, jendeari pegatinak proposatuz eta diru kutxak betetzen saiatuz.
Bestalde, ikasle batzuk "brebeta euskaraz" tixertak saltzen aritu dira, gure borroka eta aldarrikapenak aintziraren inguruan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016