Orotarik | 2022ko Apirilaren 07a
Urteak milioika badoaz
Bizidunak beti sortzen
Eta ez dugu oraino jakin
Bake bidetik ibiltzen...
Halere gure baitan gogoak
Esperantza ez du galtzen,
Noizbait ikasiko dugula bai
Denek bakean bizitzen!...
Zuzentasuna, Askatasuna
Baita ere Maitasuna
Bere baitan bizi dituenak
Daki zer den zoriona.
Horietarik bat eskas badu,
Ezin aurki atsedena...
Hiruak bizitzen saiatzen da
Bizia maite...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 07a
Martxoaren 18an, ostiral goizean, "Go!Azen" telesaileko Joanes Echeveste aktorearen bisita ukan dute Piarres Larzabal kolegioko seigarrenek.
Azken hauek, euskara kurtsoetan, urtea hasi zuten "Go!Azen" eleberria irakurriz, hala nola "Asteburu bat eskiatzen". Ondotik, "Laguna" abestiaren lanketa egin zuten, bukaeran telesailaren parte batzuk landuz.
Joanes, kolegioko ikasle ohiari, galdera ugari egiteko parada ukan dute, izan ere bere bizi pribatuari eta bere ikasle ibilbideari...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 07a
Duela guti arte, anitz historialarik eta jendek pentsatzen zuten Euskal Herri atlantikoa ez zuela arras kolonizatu Erromatar Inperioak. Alta, Oiasso hiri erromatarra baskoien herri baten gainean eraiki zuten, kostaldeko portu garrantzitsua bilakatuz, gaur egun Irun hiria dagoen eremuan, Bidasoaren bokalean. Geografo klasikoek Pirinioetatik Oiassoraino kokatzen zuten baskoien lurraldea. Oiassotik hurbil ziren Arditurriko meategiak ere ustiatzen hasi ziren erromatarrak. Meak garraiatzeko eta...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 07a
Denek ezagutzen dugu Xan Errotabehere kontalariaren talentua, istorio eta ipuinak kontatzerakoan. Hara aldi honetan "Hitza hazi, bihotza hezi" liburua daukula eskaintzen, Euskaltzaleen Biltzarrak argitaraturik (212 orrialde, 15€). 54 ipuin, umorez beteak, edo tristeziaz, edo alegrantziaz, nola gerta. Marrazki pollitek apaindurik, Maitena Ihidoperena azalean, Virginie Salanenak barneko orrietan. "Zutitu eta sar zaitez gure euskal ipuinen oihanean"...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 07a
Maddi Ane Txoperenaren "Ez erran inori" bigarren eleberria da. 35 urtetik beherako idazle gazteeri zuzendu "Igartza" saria, liburu hunekin sariztatua izan da.
Aldi huntan, bertsulari, kazetari-idazleak gai sakona bezain mingarria hautatu du. Sexu abusua jasan duen neska baten istorioa kontatzen du. Usu gorde nahi dena, tabuaren mihisepean estalia, baina jasan duenak ezin ahantzi.
"Haurra zela sexu-abusua pairatu zuen Lidek, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 07a
2019an, laborariek Frantziako enpleguaren %1.5 baino ez zuten betetzen eta berrogei urtez nekazari kopurua bostez apaldu da: lau ehun mila dira gaur, gehienak 55 urtez goitikoak. Alta, aurtengo lehendakari kanpainari begira, ematen du lur langile horiek gehiengoan direla, hautagai bakoitzak zein leunkiferekatzen dituen ikusiz: promesek, jakina, sinestunak baizik ez dituzte kateatzen... eta laborariak betidanik aski sinesberak suertatu dira, beraien...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016