Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 20a
Bi urte zuzen, -ospatzen da egun hauetan-, Txinan, pneumonia misteriotsu baten agerpenaren berria hedatu zela mundu mailako prentsa-tituluetan. Lehen hilaren aipamena ordukoa da, eta Wuhanen gertatu zen, 2020ko urtarrilaren 11n. Handik bi hilabetera, birus arraro hura gure artean zen. Dagoeneko 5.5 milioi jendek hil dira Covid-19arengatik.1.7 milioi Europan. Ez dut herrialdekako estatistikarik emanen, zenbakiak pena egingarriak direlako, bereziki ahaide hurbilak...
Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 20a
Baztango Lekaroz herria udaberrian loratu zen bere lurrak defendatzeko nahikariarekin, espekulazioaren mamurrua ate joka ailegatu eta herria eguzki handi, sano eta baketsu batekin erantzun zuen. Zorionak! Palacio de Arroztegia SL eta TEX etxera igorri genituen.
Erantzun hori Euskal Herriko eragile, norbanako eta mugimendu anitzi esker gertatu zen, denak eskutik harturik lortu genuen. Argi gelditu zen Aroztak mugimenduarekin jende anitzek bat egiten dutela, jendartea zaharkitua den...
Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 20a
Pierre Rabhi, Frantzian ekologia sailean pertsona ekologista famatua, 2021eko abenduaren 4an hil zitzaigun 83 urterekin. Maleruski, bai bera, bai kolibrioak hilkorrak dira. Pierre Rabhi, Aljeriatik etorritako laborari, idazle eta pentsalaria, Frantzian nekazaritza ekologikoaren sustatzailea zen. 2000ko hamarkadan jendeari kontzientzia ekologikoa aurreratzen lagundu zion, politikatik kanpo egonez. Edozein urtarotan beti espartinak soinean zituenak, bizi harrigarria ukan...
Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 20a
Mugerreko ama eskolako haurrek 5 zentzumenak landuko dituzte, urtean zehar.
Irailean, entzumenarekin hasi dira, soinu jokoekin baliatuz eta gero "hartza ehizatzera" ipuinaren istorioa grabatuz. Azaroan, usaimenarekin segitu dute. Begiak hetsirik, janari batzuk behar zituzten usaindu eta gero izendatu.
Hala nola deskubritu dute kafea, zitroina, banilla, liranja eta ozpina.
Azkenean, 2021eko urtea bukatzeko, fabrikatu dute Eguberriko usain goxo apaindura: liranja, zitroina...
Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 20a
Azaroaren 12an bezala, urtarrilaren 3an, astelehenez, kolegioko ekipoak bigarren pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorospenetako formakuntza eskainia izan zaio, hirugarreneko ikasleen bigarren taldeari.
Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, praktika ariketak landu dituzte.
Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie: biktimaren babesa, urgentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio...
Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 13a
Montrealeko parkea girotu egin zen, abuztuak 29an. Ez zen edozein igande, Euskaldunak Quebec elkarteak 25 urteak ospatu baitzituen. Jendea batu zen, batzuk urrundik etorririk. Belaunaldi guzietakoak aritu ginen elkarrekin solasean, haurrak eta adinekoak, egun horretan parkea momentu batentzat bakarrik bada ere, Euskal Herri bilakatuz.
Bertan bizitzeko Atlantikoa 20-30 urte lehenago zeharkatu zuten aberkide talde batek elkartea sortu zuen, 1996ko abuztuaren 8an, haien artean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016