Orotarik | 2022ko Martxoaren 31a
Hendaiako Saint-Vincent kolegioko seigarreneko ikasle elebidunek oso proiektu interesgarria egin dute. Herri Elkargoak koordinatutako proiektu honen kari, azaroan ikasle guztiak Baionako Atalante zinemara joan ziren, film labur sorta ikustera.
Horren ondotik, arizale profesionala, sei astez, kolegiora etorri da eta ikasleek film hauetako bat euskaraz bikoiztu dute. Bakoitzak pertsonaia baten ahotsa egin du, baina batzuetan, pertsonaia bera bi ikaslek bikoiztu dute.
Ikasleek...
Orotarik | 2022ko Martxoaren 31a
Martxoaren 4an Jon Maiak Hazparnen 'Kantu bat gara" ikuskizuna aurkeztu zuen. Gure AEKko formakuntzari esker xantza ukan genuen berarekin elkarrizketa egiteko. Hastapenetik ohartu ginen xumea eta hurbila den pertsona dela. Luzaz mintzatu zitzaigun, lasaiki bere historia eta euskarari buruzko bere ikuspuntua azaldu zizkigun.
Jon Maia 1972an sortu zen Urretxun, Gipuzkoan. Nahiz eta bere gurasoak espainiarrak diren, betidanik euskalduna senditu da. Euskal filologian lizentziaduna...
Orotarik | 2022ko Martxoaren 31a
Hasi da jadanik, urratsez urrats eta tipa-tapa Euskal Herria hatsanka eta izerdiz atxikitzen duen AEK-ren aldeko lasterraldi mitikoa. Aste betez, mundua ahantziko dugu, Ukrainako gehiegikeriak eta Frantziako presidente hauteskunde uherrak. Deusek ez du kilometro bakoitzeko mila metroek baino munta haboro ukanen eta gainera iparralde honetan bietan pasatuko da, egunez eta gauez, ekialdetik eta sartaldetik, hegorantz. Euskaldunak ez dira sekula egun horietan bezain zoriontsu agertuko...
Orotarik | 2022ko Martxoaren 24a
Leon Gariador genuen aipatu joan den aldian. Kalifornian gaindi egon ondoan, horra non 1909an Oklahomara berriz deitu zuten.
Beste beneditanoek lana segitu zuten beraz, eta haietan zen Leon Gariadorren lehen kusia, Gratien Ardans Mentakoa. Honek parropia berria...
Orotarik | 2022ko Martxoaren 24a
Hiru milioi ukrainarrek beren herria utzi dute dagoeneko eta UNESCOren arabera, gehienak umeak eta emazteak dira. Uste dut, hau, erran dugula iragan astean ere. Eraso diren hiriak eta eremuak lur huts ikusten ditugu telebistek helarazten dizkiguten irudietan: etxeak, bideak, autoak, bi urte hauetan hain inportanteak suertatu diren ospitaleak, eskolak eta haurtzaindegiak imilitzaren parekoak dira errusiarren zartailuen azpian. Hogei egunez luzatu dira bonbardaketak, negoziaketak bezain beste...
Orotarik | 2022ko Martxoaren 24a
Aita, eritasunak ezindu eta pausatu da...
Hunen anaiak ez dio bakerik uzten amari
amak ez baitu bigarren senarrik hartu nahi;
beti ondotik dabil gizon madarikatu hori.
Azkenean, bortizki jazarri da haurreri,
eta lizeoan ez dut gehiago sartzen zangorik,
hor nuen egun guziz gibeletik eta gordetzen naiz.
Hamasei urte: zer egin amaren griña eztitzeko,
zer jalgibide dut anai-arreben gerizatzeko eta laguntzeko,
egoera bihurria eta nola buru...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016