Orotarik | 2022ko Martxoaren 17a

Haziak Loratzen: Ihauteriak ezagutzeko parte-hartzaile izan behar da!

Beñat Zintzogarmendia historialariak erraten duen bezala: "Ihauteri guziak bost aldiz bizi behar dira horri buruz mintzatzen hasteko". Europa osoan, aspalditik ihauteriak iragaten dira bizia eta argia ospatzeko, natura berpizten denean. Ohitura hau Erdi Aroa baino lehenagotik etortzen da eta garai hartan, pestan, gizonek baizik ez zuten parte hartzen. Kitzikak botatzeko eta zernahi egiteko memento egokiena zen, askatasun osoz.

Besta honen kari, pasatutako urteko gauza txarrak eta...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 17a

Haziak Mintzo: "Erromako zubia" ipuin musikatua

Azaroaren 19an, goizarekin, Sarde Sardexka elkartea eta Itzuli konpainia Hazparneko Santa Teresa eskolara jin dira, "Erromako zubia" ipuin musikatu baten aurkeztera. CP, CE1 eta CE2ko ikasle elebidunek parte hartu dute ikusgarri honetan.

Euskal Hazia elkarteak du goiz hori antolatu eta ikusgarria baino lehen, haurrek tailer batzuetan parte hartu dute: "Elikadura eta kultur ondarea" zelarik gaia.

Talde baten animatzeko Sarde Sardexkako kide bat, Jenofa, jin zauku eta berak...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 10a

ITSAS BAZTERRETIK: Blobologisten proiektua amaitu da!

Otsailaren 8an, astearte eguerdiz, Blobologista klubeko ikasleei, "Alpha misioan" parte hartzeagatik, ikasle-agiria emana izan zaie.

Hona agiriarekin betan izan duten mezua:

"CNES, ESA, CNRS eta Tolosako Akademiako hezkuntza taldeko kideak, Blobologista klubean parte hartu duten ikasleentzat Hezkuntza-Esperientzia

Orotarik | 2022ko Martxoaren 10a

HAZIAK LORATZEN: Ziburuko Errekoletoek bizi berria

Abenduaren 3an, Ziburuko Errekoletoen Komentua arraberritzeko lehen harria pausatu zuten Ziburuko eta Donibane Lohizuneko auzapezek. XVII. mendeko eraikin hau arkitekturaren eta ondarearen interpretazio zentro bilakatuko da, lanen ondoren. Antzina, komentua uharte neutro batean kokatua zegoen, bi herrien artean, zubi banarekin lotua.

Ustezko sorginkerien inguruko epaiketak gainditurik, Ziburu-Donibaneren eta Urtubiako jaunaren arteko auziak gibelean utzirik, batasunaren ikur bihurtu...

Orotarik | 2022ko Martxoaren 10a

HAZIAK MINTZO: "Aitona zaharra" klipa

2021eko irailean, Beñat Eyherabide Otxaldeko kantariak, proiektu bat presentatu digu, Beskoitzeko eskola guzieri. Haien CDko kantu baten klipa beraiekin filmatzea proposatu digu: Aitona zaharra.

Horretarako, kantua eta dantza bat ikasi ditugu. Olentzerori buruz baita, eskola bakotxak mozorro bat hautatu du: Olentzeroren jantziak, "pull de Noel" delakoak edo uharteen Eguberriko jantziak.

Azaroaren 19an, denak elkarrekin Beskoitzeko elizako plazan bildu gira, klipa filmatzeko....

Orotarik | 2022ko Martxoaren 10a

Epelondo: HURBILEKOAK

Pasatu berri da emazteen eguna Euskal Herrian ere, hainbat eta hainbat ekitaldirekin, Ukrainako gerla izugarriaren lehen erasoen eta koronabirusaren azken putarren artean. Manifestaldiek karrikak bete dituzte iluntzeetan, emazteen bizitzeko, izateko eta norabide sexualak hautatzeko eskubideak aldarrikatzeko. Urteko hitzordu garrantzitsua da, Epelondo goitizenez kazeta honetan idazten duen matxista zahar eta zabar honentzat ere. Ez naiz karrikara jaitsi,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016