Orotarik | 2022ko Martxoaren 03a
Otsailaren 11n, ostegunez, bigarren "Nahiera eguna" deitutako egun berezia antolatua izan da kolegioan.
Mailaka eta talde ttipika, protokoloa errespetatuz, ikasleek hautatutako tailerretan ibili dira, egun osoan. Bi orduko bi tailer goizean eta arratsaldean berdin.
Hala nola:
- Seigarrenentzat: erlaxazio ariketak, filosofatzen, kantatzera goaz, sukaldaritza eta artea, ihauterietako pertsonaiak, krosa eta serigrafia.
- Bosgarrenentzat: estatistikak eskubaloian,...
Orotarik | 2022ko Martxoaren 03a
Egoitzen eta lurren prezioak gora ari dira gero eta gehiago Euskal Herrian. Azken aste eta hilabeteetan, egunkari eta astekariak ireki, irratiak piztu eta ez dugu besterik entzuten. Hala nola, Bidarten, Donibane Lohizunen, Arbonan, Baigorrin, Aiziritzen, Izturitzen, Irisarrin, Aiherran... eta Ahatsan
Arazoa molde anitzetan gertatzen da: laborantza lurrak ttipitzen ari dira, eraikigarri bilakatzen ez dakigu xuxen zertarako, lur eraikigarriak erosi eta urte batzuen ondotik doblean salduz...
Orotarik | 2022ko Martxoaren 03a
Egüberri kari, gela bakotxeko haurrek apaindüra bat prestatü düe.
Ama eskolako haurrek punpulak sortü dütüe izeia apaintzeko.
Aldiz, CP-CE1ekoek aingürü bat egin dütüe eta CE2-CM1ekoek kantatzen düan gizontto bat.
Horren egiteko, gure eskü ttipiak baliatü dütügü: tindatze, margotze, pikatze eta kolatze!
Ez da beti errex izan: adibidez, CE2 eta CM1eko haurrek nekeziak üken dütüe gizonttoaren bürükoa egiteko... Bena denek lortü düe! Motibazione...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 24a
Aitzineko astean, Ortzaizeko berri emaileak Piarres Trounday ortzaiztarraren hil berria eman du. Ehorzketetan Lucien Etxezaharretak, Maiatz argitaletxeko arduradunak omendu du. Maiatz elkartearekin Piarres Troundayk 3 liburu agertu ditu: Balitzane (2008), Galerna (2012) eta Amodioaren indarrez (2020). Ondotik Jean-Louis Lakak bertsuak kantatu dizkio, hemen irakurgai direnek.
Orotarik | 2022ko Otsailaren 24a
1875ean sortua, Belokeko frailetxea ez zen errexki eraiki. 5 urteren buruan kanporatuak izan ziren eta berriz itzuli. Zailtasun material handiak izanagatik, fraileen kopurua emendatu zen azkarki.
Orotarik | 2022ko Otsailaren 24a
Bazen, denboran, Dino Buzzatiren nobela ikaragarri bat, gaurko Ukrainako mugetan gertatzen dena ederki ilustratuko lukeena. Tartaroen desertua 1940an publikatu zuen idazle italiarrak: Giovani Drogo soldaduak bizitza pasatzen du izenik ez duen frontera bateko gaztelu batean sekula etorriko ez diren barbaroen aiduru. Vittorio Gassman italiar aktore handiak gatazkaren zain zegoen militarrari eman zion gorputz, eta ez nolanahikoa. Eleberri osoan ez da deus berezirik pasatzen, salbu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016