Orotarik | 2022ko Otsailaren 10a
Otsaileko lehen egun hauetan, Frantzia mailako osasun neurri zenbait arindu dira: maskara ez da gehiago beharrezkoa kanpoan, telelana hobesten dute eta estadioen edo antzokien edukiera mugak ahantziko dira. Berri onak, bi urte iraun duen pandemiatik landa! Bigarren liberalizatze uhin bat ere iragarria da otsailaren 16tik hara eta orduan kontzertuak zutik gozatuko dira eta diskotekak irekiko. Eskoletan ere, udaberriko oporretatik itzultzean, joko-erregelak aldatuko dituzte. Espainian bezala,...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 10a
Duela 41 urte, John Lennon erail zuten. 1980ko abenduaren 8an, Mark Chapman-ek, Lennonen jarraitzaile batek, pixka bat asaldatua, hil zuen, Yoko Onoren, haren emaztearen bistan.
Gertakari izugarria izan zen, alabaina, John Lennon munduan zehar ezagutua zen, Beatles pop taldeko kidea izateagatik, bai eta bere kantua "Imagine" famatuarengatik, (bake eta anaitasunaren...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 10a
Aurtengo ikasturtean, bi urtez ezin egin izan duten ateraldia berreskuratua izan da.
Urtarrilaren 22an, larunbatez, 3. eta 4.eko ikasleekin eski ateraldia burutu zuen kolegioko Olagarroa kirol elkarteak, Candanchun.
Denek goiz esnatu behar ukan zuten, baina egunak merezi izan zuen, argitu ahala ikusi zuten egun bikaina zutela aurretik.
Goizeko 6:00etan abiatuz, 9:00ak alde mendi txurietara iritsi ziren. Bertan taldeetan ezarri, materiala hartu eta pistetara! Eguerditan...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 10a
Nola egin daiteke ur zikina garbitzeko?
Ikasgelan ur zikina baginuen, dena kutsatua zen: lurra, tindu beltza, salboina. Erakasleak galdetu dauku nola egin behar zen ura irazteko edo garbia eta gardena izan dadin, berriz kanpora botatzeko.
Xerkatu dugu, ideiak botatu ditugu eta azkenean errientak lagundu gaitu: ur irazia egin dugu. Mariek pikatu du ur botila baten zola. Ezarri ditugu paperezko hiru mokanes, ikatza, harea, lurra... berriz ikatza, harea, harrixkak, belarra. Ur...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 03a
Plaiaundiko parke ekologikoa Irun, Hondarribia eta Hendaia artean, Gipuzkoan, kokatua dago, Bidasoaren bokalean; eta 23,4 hektarea ditu. Giza erabilerarengatik natura-gune galdu zen XX. mendean. Eusko Jaurlaritzak padura birgaitu du azken hogeita hamar urtean, eremu naturala berreskuratuz eta parke ekologikoa eginez. Orain habitat anitzak aurki ditzakegu, animalia desberdinak bizi dira bertan, bereziki hegaztiak. Plaiaundi txori migratzaileen toki ezaguna bilakatu...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 03a
Urtarrilaren 12tik 14ra, hirugarreneko ikasleek ateraldia egin dute Bilbon.
Bidaia honen helburua, Euskal Herriko hiri garrantzitsu hau kokatzeaz gain, historikoki ekonomian ukan duen bilakaera aztertzea izan da, bertako arkitektura eta arte adierazpenak ezagutuz.
Lehen egunean, ikasleek Getxo eta Portugalete ezagutu zituzten, aro industrialaren aztarnak identifikatzeko. Bi hiri hauek lotzeko Bizkaia Zubia erabili zuten. Arratsaldean, Bilbora joan ziren trenez eta bertan nahi...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016