Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 13a

BERTSU: Nondik dator euskara?...

Euskara aspaldikoa dela

Gaur egun ez da dudarik.

Leku izenak jada milaka

Nona(h)i daude kokaturik.

Ipar Italian, Sardinian,

Korsikan ere bizirik...

Ikusten dira izen ber-berak

Aspaldian hangoturik!

Hona zenbait izen ene gisa

Bildurik denbora pasa:

0rbe, Aran, Uri eta Lasa,

Maia, Ega eta Assa,

Arno, Uriola ta Ansola,

Baiona, Urgon ta Ausa...

Aia, Orio, Urona, Urbil,

Azkona, Arbea,...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 13a

EPELONDO: KOKINKERIAK

Urteko lehen egunetan bertan, bazterrak sutan jarri ditu Macron presidenteak. Kokinkeria zerbait badaukate haren azalpen guziek, kokinkeria eta gaiztakeria sozial urrina ere bai. Bere ateraldiekin gobernuaren bost urteetako halako bilduma bat osatzen ahalko genuke, geltokietako deus ez diren jendeetatik hasi, lana aurkitzeko aski dela karrika trabeskatzea eta emazte biolentzien alorrean ez direla gertakariak sobera gogor aipatu behar entzutetsu hartaraino. Gaiztoa...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 13a

Haziak Loratzen: Panpi Laduche joan zaigu!

1955ean sortu zen Azkainen. Joset Laduchen semea zen eta aitak pilotaren amodioa transmititu zion, horrez gain abeslaria zen.

Trinketean hasi zen pilotan. Bere lehen garaipena 11 urterekin lortu zuen, baita munduko txapelduna ere izan zen amatur gisa, 1974an, Montebideon.

26 urte zituelarik, ezker paretan aritzea erabaki zuen. Horregatik, bere karreraren parte handiena Hegoaldean pasatu zuen. Espainiako txapelketa irabazi zuen Ipar Euskal Herriko lehen pilotaria izan...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 13a

Itsas Bazterretik: "Ene zuhaitza" proiektua

Ziburun antolatzen duten "Euskararen urtaroa" kari, gure kolegioko ikasleek "Ene zuhaitza" proiektuan parte hartzera gomitatuak izan ziren.

Omiasainduko oporrak aitzin eta ondotik, euskara kurtsoetan edo(ta) jolas garaietan, seigarreneko ikasleek idatzi zituzten zuhaitzari lotutako olerki izigarri poetikoak eta Benito Lertxundik idatzitako "Kimua zuhaitzan" kantua ikasi zuten.

Proiektua bukatzeko, azaroaren 27an, larunbatez, seigarreneko 20 ikaslek eta bost trikitilarik beste...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 13a

Haziak Mintzo: Arretxaranga

Senperen, Arretxea kolegioko 5°B klasea gara. Seigarrenean Harisgain jaunarekin, gure kirol erakaslea eta erakasle orokorra, musika anitz egin dugu. Gure klasean ohartu gira anitz musikari badirela, beraz formatu dugu musika talde bat.

"Arretxaranga" taldea sortu ginuen, kolegioari Eguberriko sorpresa egiteko. Abenduko hilabetean kontzertua egin dugu kolegio guzieri Eguberriko opari gisa eta segitzeko gogoa eman gaitu. Proiektu bat egin dugu, kontzertu ttipiak kolegioarendako kanpoko...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 06a

Aldudetik mundura eta... gure etxe xokoetara

Duela kasik 20 urte egin ginuen Gaby Etchebarne aldudarraren ezagutza, Okzitaniako Tolosatik Baionara etorri zelarik Je marche à leurs côtés (Ed. Les passés simples, 2002) liburuaren presentatzera. Haren irriaz, umore onaz eta kemenaz liluraturik egon ginen orduan, eta euskaraz ere solastatu ginen harekin, nahiz bere ama hizkuntza, hain luzaz Euskal Herritik kanpo bizitzearen bortxaz, doi bat arroztua zuen. Eta hain zuzen gure astekariari harpidetza...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016