Orotarik | 2022ko Otsailaren 03a
Abenduan, Donibane Garaziko Santa Maria eskolako haur guziek Eguberri goaitatu dute aktibitate batzuk antolatuz: gela bakoitzean Eguberriko korona bat eginez, izar girlanda bat, karta ttipi batzuk idatziz Donibane Garaziko zahar-etxeetan diren bizidunentzat, kanpoko arbolak eta leihoak apainduz argi ttipi batzuekin. Orain, urtarrilean, ihauteriak prestatzen dituzte. Mozorroturik, Donibane Garaziko karrikak alaituko dituzte, otsailaren 11n, kantu eta dantza batzuk eskainiz. Zatozte denak...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 03a
LUR PLANETA...
(Bertsu aire batean...)
Lurra bezalakorikan ez da
Eguzkiaren sisteman...
Izar urrun baten inguruan
Beste bat nola atzeman?...
Gaur egun bakarra delakoan
Gizonaren hel-menean,
Nork daki beste bat ez dabilen
Izartegi urrunean....
Nola argi genezake egun
Biziaren misterioa?
Lur hontan sortuz geroz berekin
Badakarra herioa...
Halarik ere...
Orotarik | 2022ko Otsailaren 03a
1955ean plazaratu zuen Charles Laughton handiak Ehiztariaren gaua filma erraldoia, zuri beltzean, Robert Mitchumek egiten zuela Harry Powell apez nagusiaren rola, ezkerreko behatzetan LOVE eta eskuinekoetan HATE hitzak zituela tatuatuak. Irudi mitikoak. Ahantzi ezinak behin ikusiz gero. Obra hori etortzen zait gogora, Frantziako presidente aitzin-kanpainako gertakariez jabetzen naizenean: Zemmour ari da RN eta LR alderdietako sasietan barna ehizan, Reconquête bere...
Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 27a
Joan den astelehenean Bizi mugimenduak Pauen kokatua den Departamendu Kontseiluan ekintza ikusgarria egin du. Departamenduak Bordele-Akize bide berriaren finantzaketan ez dezan parte har galdegiteko mobilizazioa antolatu du. Egoitzaren teilatu gainean igan dira, alpinista moduan, dilindan "CD64: zuen aldi EZ erratea AHTri! Treina maite dugulako, gelditu AHT!" banderola handia zabaldu dute.
Ekintza hau gertatzen da 3 aste Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak
Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 27a
1875. urtekoa da Belokeren eraikitzea eta beraz hastapena hor dugu. Baina hastapen batek beti baditu aitzinagoko urrats batzuk. Ea zein diren bada?
Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 27a
Ez da ene denborakoa. Galtxetabururen akordeoiaren garaikoa naiz ni. Baina haurrek biziki maite zituzten Aberdeen (Washington Estatua) aldeko grunge musikariak: etxean, etengabe pasatzen zituzten Kurt Kobainek zuzendu hirukoaren diskoak. Herenegun, semearen gauzetan, Nirvanaren atorra atzeman dut eta geroztik, rock musikaren ikurra izan dena daramat gogoan. 1967an sortu Kobain 1994an zendu zen bere buruaz beste eginez. Sarean aurkitzen da bere hilotzaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016