Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 20a

Haziak Loratzen: Egin, suaren aurka, kolibria txikiak bezala

Pierre Rabhi, Frantzian ekologia sailean pertsona ekologista famatua, 2021eko abenduaren 4an hil zitzaigun 83 urterekin. Maleruski, bai bera, bai kolibrioak hilkorrak dira. Pierre Rabhi, Aljeriatik etorritako laborari, idazle eta pentsalaria, Frantzian nekazaritza ekologikoaren sustatzailea zen. 2000ko hamarkadan jendeari kontzientzia ekologikoa aurreratzen lagundu zion, politikatik kanpo egonez. Edozein urtarotan beti espartinak soinean zituenak, bizi harrigarria ukan...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 20a

Haziak Mintzo: Bost zentzumenak piztu!

Mugerreko ama eskolako haurrek 5 zentzumenak landuko dituzte, urtean zehar.

Irailean, entzumenarekin hasi dira, soinu jokoekin baliatuz eta gero "hartza ehizatzera" ipuinaren istorioa grabatuz. Azaroan, usaimenarekin segitu dute. Begiak hetsirik, janari batzuk behar zituzten usaindu eta gero izendatu.

Hala nola deskubritu dute kafea, zitroina, banilla, liranja eta ozpina.

Azkenean, 2021eko urtea bukatzeko, fabrikatu dute Eguberriko usain goxo apaindura: liranja, zitroina...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 20a

Itsas Bazterretik: Psc1 lehen sorospen formakuntza 3.endako

Azaroaren 12an bezala, urtarrilaren 3an, astelehenez, kolegioko ekipoak bigarren pedagogia eguna zuen bitartean, UDPS64 elkarteari esker, PSC1 lehen sorospenetako formakuntza eskainia izan zaio, hirugarreneko ikasleen bigarren taldeari.

Talde handian, euskarazko teoria entzun dute eta talde ttipitan banaturik, praktika ariketak landu dituzte.

Gai desberdinak aipatuak izan zaizkie: biktimaren babesa, urgentziazko telefono zenbakiak, nola segurtatu telefono dei baten informazio...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 13a

Euskaldunak Quebec elkarteak: 25 urte

Montrealeko parkea girotu egin zen, abuztuak 29an. Ez zen edozein igande, Euskaldunak Quebec elkarteak 25 urteak ospatu baitzituen. Jendea batu zen, batzuk urrundik etorririk. Belaunaldi guzietakoak aritu ginen elkarrekin solasean, haurrak eta adinekoak, egun horretan parkea momentu batentzat bakarrik bada ere, Euskal Herri bilakatuz.

Bertan bizitzeko Atlantikoa 20-30 urte lehenago zeharkatu zuten aberkide talde batek elkartea sortu zuen, 1996ko abuztuaren 8an, haien artean...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 13a

EL PIONERO ERRANTE Hernan Cortes-ek Argentinan agertu liburutik

Patalagoity À¢'€'" Jaurigoity familien historia

Hernan Cortes argentinar idazleak XIX. mende erditsutik haste bere gurasoen historia kondatzen digu liburu honetan, zati handi bat Martin Patalagoity eta Maria Jaurigoity bere aitañi eta amañiri dedikatzen die. Duela hamar bat urte aitañiren sorterrian izana da idazlea.

Martin Patalagoity eta Maria Jaurigoity

Martin Patalagoity Gamere Zihigan sortu zen 1864an eta hemeretzi urtetan...

Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 13a

(2/21) Zergatik bada Beneditano?

Egiptoko desertuetan barna

Bidaia luzea beharko dugu egin horren aztertzeko. Goazen hemendik urrun, Egiptoko desertuetara J.K. ondotik 200 eta 300 urte horietara. Garai hartan girixtino taldeak baziren barreiatuak erromatar inperioan gaindi, baita Mesopotamia aldean kaukasiar mendietan ere, India arteraino. Batzuk pentsatzen zuten Jesus Kristoren ebanjelioa errotik eta erradikalki segitzeko, ez zela hiri horietako...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016