Orotarik | 2022ko Apirilaren 28a
Aurten, 4Ekoek erbestearen gaiaren inguruko kultur proiektu batean parte hartzen dute.
4Ekoek gai hau harrera eta ostatatzearen ikuspegitik aztertzen dute. Horretarako, Marie Cosnay, engaiatua den idazlearekin lan egiten dute, besteak beste "Jour de répit à Baigorri" (Baigorriko atseden eguna) idatzi duena. Argitaletxea ere sortu du: Dacres, gazte migratzaileen testigantzak argitaratzen dituen "Des récits qui viennent" (datozen istorio hauek) bilduma.
Apirilaren...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 28a
CP, CE1, CE2, CM1-ekin Korrikari buruzko ipuina idatzi dugu euskaraz.
Horrez gain, ikasle bakoitzak ipuinaren pasarte bat ilustratu zuen orri erraldoi batean, Kamishibai (antzerki japoniar txikia) bihurtu genuena.
Kontu hau irakurtzen landuko dugu, beste klaseen aitzinean ikuskizun polita egiteko eta ber denboran 22. Korrika eta bere "Hitzekin" kantua aurkezteko.
Zer da Kamishibai?
Kamishibaia irudien antzerki txikia da, jatorri japoniarra duena. XII. mendean...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 28a
Zenbatgarren liburua ote du oraingo hau Joseba Aurkenerena idazle emankorrak? Luma zinez emankorra du Urruñako gure berriemaileak. "Izan eta oroit À¢'€'" Euskal lurraren oihartzunak" liburuak (Dakit argitaletxea, 286 orrialde, 25€) gai asko jorratzen ditu: Euskaldunen sinesmen zaharrak, euskal ihauteriak, Kaskarotak, euskal baleazaleak, Urruñako historia, Orreagako gudua, Agoten aztarnak eta beste. Pertsonaia zenbait ere gure oroimenera...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 28a
Maiatzaren 7an, larunbata, egun berezia iraganen da Ainhiza Monjolosen, joan den urtarrilean antolatu ezin izan zena, EHLG-ren 17. urtebetetzea ospatuko baita. Urtebetetze hori berezia izanen da, Mixel Berhocoirigoin hil zela urtebetea baita. Euskal Herriko Laborantza Ganbarako arduradunentzat: "Hutsunea utzia du, ez da dudarik, bainan aitzina segitzeko gako anitz ere eman dauzkigu. Hori azpimarratu nahi dugu eginen diogun omenaldiaren bitartez. Bere biziko hainbat etapa eta laborantzan,...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 21a
Ea zertan garen gure aldudar beneditanoekin? Beloke sortzean, hor genuen Beraineko Odilon Ardans, eta hari jarraikirik aldudar andana. HaatikBeloketik Estatu Batuetara laster abiatu ziren horietarik bost.
Non zeuden besteak? Gaurkoan horietarik 4 segituko ditugu. 1899an Belokeri galdegin zioten Argentinan monasterio baten sortzea, Hego Ameriketako lehena. Eta horra non 25 fraile edo frailegai Bordeletik abiatu ziren, ontziz...
Orotarik | 2022ko Apirilaren 21a
Badu zenbait urte orain Pazko pasatzen dugula, ETAren agiri-ibairik irakurri gabe: oroitzen naiz nola bihurdikatzen zuten gure hizkuntza, anaforaz metafora, beraien hilketak justifikatzeko eta euskaldun on bederaren izenean eginak zirelako ideia gure kaskoetan iltzatzeko. Beste mundu batean bizi garela dirudi: garai haiek ahanzten ari gara, ez ditugu eztabaidatzen, ez ditugu gehiago aipatzen ere. Non ez den Atalante zinema gelara Iciar Bollainen Maixabel ekartzen dutenean, edo Korrikaren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016