Orotarik | 2022ko Urtarrilaren 06a
Album bat haur guzientzat, 200 urte petik bederen! Mixel Etxekoparren eskuko txoritik.
"Txoriñoak kaiolan tristerik dü kantatzen
Düalarik han zer jan zer edan /Kanpoa dü desiratzen
Zeren, zeren libertatea zoinen eder den"
Hala dio kantore zaharrak, bena istorio hontako txoriak egia eder bat erakusten deikü, elkibidea badaitekeala, esperantza eta...
Orotarik | 2021eko Abenduaren 23a
Allande Socarros etxebartar euskaltzale handia joan zaigu. Galtze handia da Zuberoa eta euskararendako. Bizi osoa euskarari eta Euskal Herriari eman die, izan dadin luzaz kazetari gisa, Zuberoako euskararen aldeko mugimenduan aitzindari, artikulu eta liburu andanaren egile gisa edo Iparretarrak taldeko kide, Etxebarreko zinegotzi eta Xiberoa Herri Alkargoko lehendakariorde gisa. Argazkilari zen ere. Gogoan ditugu pastoraletan edo maskaradetan egin zituen argazki ederrak.
Allandek ez...
Orotarik | 2021eko Abenduaren 23a
Nork ez du ezagutu Ludo Docxflandriar apeza? Euskaldunak eta bereziki Iparraldeko ikastolak lagundu zituen Flandriako laguna? Flandriatik etorri zaigu berria: Ludo Docx zendu dela. 88 urte zituen. Joan den ibiakoitzean iragan dira haren ehorzketak.
Urte luzez Flandriatik ikastolak lagundurik, gero erretreta hartu ondoan Euskal Herrira etorri zen bizitzera. Donapaleun "Flandriako etxea" deitu etxean plantatu zen,...
Orotarik | 2021eko Abenduaren 23a
Abenduaren 13an, Allanderen errauste egunean Beñat Espil-ek hitzaldia egin zion, hemen irakurgai.
Orotarik | 2021eko Abenduaren 23a
Ibaiak kanpoan ziren eta bazterretan hainbat desmasiak izan dira, beldurgarriak, kezkagarriak. Seguruek eta estatuek, neurri bateraino bederen, garbiketa eta konponketa gastuak beregain hartuko dituzte. Hori da, azken egun hauetan, jakin dena. Lehen, ehun urteetatik behin ezagutzen ziren uholde erraldoiak, bost, hiru edo bi urteetatik behin gertatzen dira jadanik... nehork ez du deus erraten, baina ikerlari zenbaiten aburuz lurrak jasaten duen aldaketa klimatikoak baluke horretan eraginik....
Orotarik | 2021eko Abenduaren 23a
Aldudeko ibar ederrean
Ez nuen nehoiz ikusi,
Lehen etxetto pollita zena,
Orai lapar eta sasi!...
Zergatik hola ote dagoen
Jakin-ta ezin sinetsi!
Ez harri noizbait dirudun batek
Nahiko balu erosi...
Euskal Herriko laborantza lur
Ta berdin etxe zaharrek
Zer arrakasta duten gaur egun
Badakite herritarrek...
Herriaren esku izan behar
Luke bai merkatu horrek,
Lehentasuna ukan dezaten
Bai, herritarren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016