Orotarik | 2022ko Ekainaren 16a
"Etorkinekin", migratzaileen laguntzarako elkarteak, Boli Kostako 20 urteko gazte baten alde mobilizazio deia zabaldu du. Aitzineko astean Baionako Herriko Etxe aitzinean bildu dira. Bolikostar gazteak 2 CAP azterketa pasatu ditu, lan kontratu mugagabea atzemana du.
2020ko agorrilean, Adamak egonaldi-baimena eskatu zuen eta 2021eko uztaila arte onartua izan zaion. Aprendiz bezala lana bazuen, baina prefetak 2021eko irailean bere eskaera ez du onartu. Eraikuntza sailean lana...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 16a
Bake Bideak deiturik "Orain presoak! Ion, Jakes, Unai gurekin! lemapean, joan den larunbatean Baiona Laugatik manifestazioa abiatu da, 1.000ko bat pertsona hurbilduak ziren.
Ion Parot eta Jakes Esnal-en baldintzapeko askatasunen erabakiak ekainean eman beharrak ziren. Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunaren erabakiaren deliberoa berriz ere pusatua izan da. Jean François Mignard Giza Eskubideen Ligako ordezkariak, Jean-Daniel Elichery eta Anaiz Funosas Bake Bideko bozeramaileak...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 09a
Azterketak euskaraz orain!
"Azterketak Euskaraz" ekimenaren baitan, aitzineko asteetan Seaskak Administrazio Auzitegira jo du Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra. 2019ko uztailean Euskararen Erakunde Publikoak eta hiruek izenpetu zuten hitzarmena ez betetzea leporatzen dio Seaskak Parisi.
Paueko Auzitegiak afera aztertu behar zuen.
Honen harira, Seaskak elkarretaratze batera deitu zuen, bigarren mailako ikastegi guzietan. Ziburuko Piarres Larzabal...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 09a
Kolegioan bertsutan!
Otsailez geroz bertsularitza tailerrak jarraitzen ditugu Xan Alkhat Bertsularien Lagunak elkarteko erakaslearekin. Astean behin, animatzaileak deskubriarazten dauku bertsularitza ariketa zer den, joko, bideo edo jarduera ezberdinen bitartez, eta euskal sorkuntzan duen leku garrantzitsua.
Bat-bateko poema kantatzeko arte hori, gehienek frango guti edo urrunetik baizik ez dugu ezagutzen eta interesa piztu zaigu gaurko gaiak direlako edo...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 09a
Ar Redadeg, 2008an lehen aldikoz Bretainian antolatua izan zen, Euskal Herriko Korrika adibidetzat hartuz. Aurten, maiatzaren 20an Vitré hiritik abiatu da, 2.022km egin ondoan Vannes hirira heltzeko.
2007an bretainiar delegazioa Euskal Herrira etorri zen, Korrika pasatu zen urtean, ikusteko antolamendua eta nola iragaiten zen. Xoraturik gelditu ziren, ikusiz herriz herri zer giroa zegoen, etxera itzuli ziren kemenez beterik. Antolatua izan zen lehen urtean, aitzin, AEK-ko...
Orotarik | 2022ko Ekainaren 09a
Iruñeko Nafarroa Arena kiroldegi erraldoiko kantxan nintzen ni ere,maiatzaren 29an, buruz buruko Ezkurdiaren eta Lasoren arteko finalaz gozatzeko. Abantzu bost mila ginen bertan, Arbizuko eta Bizkarreta-Gerendianeko sustengatzaile saldoak barne. Hegiak bero-bero ziren eta Iruñeko lagunekin, gain-gaineko jargietan geunden, gin-tonic basoak aitzinean. Bistakoa zen, behereko lekuak ez zirela gure moltsen trakakoak. Baina kontzertuetan bezala, telebista pantaila bat...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016