Orotarik | 2024ko Uztailaren 11a
Zuen irriek,
malkoek,
txaloek,
hitzek
Osoki lohitu gaituzte.
Kanpotik eta barnetik.
Mila, mila esker
Izurako zalditokitik pasa zirezten orori.
Mila, mila esker
lurra eta euskararekin bat egin duzuen guzieri.
Mila, mila esker
...
Orotarik | 2024ko Uztailaren 11a
Joko Olinpikoak, eskolan hasten dira!
Urte honetan, Bihotz Sakratuko haurrek, ez zuten urtea pasatzen ahal Pariseko Joko Olinpikoak aipatu gabe.
Bistan dena, Euskal Herriko eskola anitzetan bezala, eskolako besta gai honen inguruan zen. Baina udaberri honetan ere, kirolaren baloreak landuak izan ziren.
Herriko Etxeak bultzaturik, Milafrangako bi eskolek olinpiadak antolatu dituzte.
Ama eskolatik CM2 arte joko olinpiko...
Orotarik | 2024ko Uztailaren 11a
Ainhoa (IV)
2022ko azaroaren 13an
Arratsalde honetan, nire alabaorde maiteenak eraman nau Dantxariara erosketen egitera. Aspalditik nekien Dantxaria (frantsesez) edo Dantxarinea (espainolez) Ainhoako auzoa zela, Lapitzuri iturriaren bi aldeetan. Baina berriki argitasun gehiago irakurri dut. Dantxarinea izena "dantzalari enea"-tik dator. Dantzariaren etxea zela erranahia du. XVIII. mende hastapenean, Frantziako Luis XIV erregearen bilobak, Duc...
Orotarik | 2024ko Uztailaren 11a
Kolegioko mus txapelketaren finalak 6 eta 5.ean!
Ekainaren 10ean, astelehenez, bazkaltzeko garaian, kanpoko eremuan iragan da 6 eta 5.eko finala, maila printzipalean, denen begipean... Alde batetik, 6.eko Joanes Etcheverry Harriet eta Panpi Indart eta bestalde 5.eko Hegoa Haramboure eta Intza Haramboure lehengusinen arteko partida izigarri tinkatuak izan dira... Lehena mutilendako izan da 40-39, bigarrena neskendako 40-32, eta azken...
Orotarik | 2024ko Uztailaren 04a
Antzera
Antzera edo antzara aipatuko dut sasoinaren kontra ere. Antzera diogu, eta lainetik hartzen dugu izena; anser, anséris deitzen baitzen. Rabelais frantses idazleak zenbait aldiz les plumes ansérines aipatzen ditu baina hitza kasik galdu da, horren ordez beste latinezko hitza hartu baitute, avica, espainolez oca deitzen dena, frantsesez oie, gaskoinez auque:...
Orotarik | 2024ko Uztailaren 04a
Coline Renault paristar kazetari gazteak badu afizio berezi bat itsasoaz eta mariñelen biziaz. Mikel Epalza mariñelen omonierrak egiten zuen lanaren berri ukanik, nahi ukan du honen biziaz gehiago jakin. "Nere biziaz? Zergatik? Ez dut denborarik galtzeko gisa hortako gauzekin" zion ihardetsi. Alabaina, Mikel Epalzak betitik bertzeak ditu gogoan, bertzeen laguntzera osoki ekarria da, bere buruaren ospeaz arrangura izpirik gabe. Emeki emeki, hala ere, kazetari gaztea...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016