Orotarik | 2024ko Azaroaren 14a
San Frantses kolegioko tailerrak
Mauleko San Frantses kolegioan, ostegün arresti güziez, 3 eterditik 5 orenetarat, tailerak edo atelierak egiten dütügü.
Ikasle güziak nahasirik dira eta bakotxak hautatzen dü egin nahi düena.
Aurten, tailer berria eskaintürik da, eta tailer bat baino haboro da,"opzio" bat da! Errugbia da! Ostegün arrestitan zelaiarat joaiten gira eta teknika lantzen dügü....
Orotarik | 2024ko Azaroaren 14a
"MADAG'AZKAR" elkartearen ezagutza egin dute ikasleek!
Urtero bezala, Eguberri aitzin gure inguruan den elkarte bat laguntzen dugu elkartasunezko mintzaldia eta ekintzak antolatuz Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan. Beste urteetan, "etorkinak", "suhiltzaile solidarioak", "Integrazio Batzordea", "Haur Eri" eta "Nesk'à paillettes" bezalako elkarteak lagundu ditugu.
Oporrak aitzin, urriaren 17an ostegunez mintzaldi batekin elkartu...
Orotarik | 2024ko Azaroaren 07a
Gorri
Gorri kolorea edo margoa aipatzen delarik, frankotan koloreaz gain beste zerbait adierazi nahi dugu. Mintzaira bakoitzak bere manera badu koloreen deitzeko eta koloreen arteko diferentzien berri emaiteko. Eman dezagun euskaraz xuri eta beltz koloreak badirela (koloreak balin badira bederen) eta besteak, gorri, urdin eta hori dira, eta agian berde. Beste izenak gero sartu dira hala nola marroina, liranja, grisa, eta abar.
Erran...
Orotarik | 2024ko Azaroaren 07a
Larrungo trein ttikiaren 100 urteak
Urriaren 1ean asteartez, gu, Sarako San Josepe eskolako haurrok Larrunerat joan gira treinaren 100 urteak ospatzerat.
Geltokian erakusketa bat ikusi dugu. 1912an burdinbidea eraikitzen hasi ziren bainan lehen munduko gerlak lanak 5 urtez gelditu zituen. Beraz 1924an bakarrik obrak bukatu zituzten. Hala ere aitzin, XIX. mende erdian, Eugenia de Montijo Enperatriza mendi kaskorat hupatu zen, ez...
Orotarik | 2024ko Azaroaren 07a
Hirugarrenak "coulisses du bâtiment" ekimenean!
Urriaren 11n ostiral goizez, PLK kolegioko 3. guziek, FFBTP*k antolatutako "Les coulisses du bâtiment" ekimenean parte hartu dute, Angeluko El Hogar igerilekuaren eraikuntza berria bisitatzera joanez.
Lantokiaren bisita teknikoaz gain, eraikuntzari lotuak diren lanbide ezberdinetako tailerretan parte hartu dute ikasleek. Hor lanbide edo formakuntza ezberdinei...
Orotarik | 2024ko Urriaren 31a
Larrea
Larre hitza guziz ezaguna da, bereziki jende eta leku izenetan? Nork ez du ezagutzen Larre bat (Larr- erranik ere), Larrarte, Larralde, Larraburu, Larregain, Larzabal, Larregi, Larrañaga, Larrondo. Larre hitza zaharra da ezen ezaguna baita 1945. urtetik landa. Iparraldeko usaiak aipatuko ditut hemen.
Larre ez da nahasi behar "landa"-rekin. Nahiz larre frantsesez "lande" bat den. Landa bat izaiteko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016