Orotarik | 2024ko Abenduaren 26a

Haziak mintzo

Euskal Haziak elkartearen ikusgarria

Urte guziz, Euskal Haziak elkarteak euskarazko ikusgarria eskaintzen du haur talde batzueri.

Aurten, CP, CE1 eta CE2 mailan diren haurrek dute opari hori errezibitu.

Maialen Alfaro eta Arantxa Larresek dute "LORATZEN" presentatu. Umorez eta poesiaz beteriko dantza, antzerki, musika eta kantu ikusgarria zen.

Horra zer pentsatu dugun:

"Irringarria zen", "Anitz maitatu dugu",...

Orotarik | 2024ko Abenduaren 26a

Itsas bazterretik

Sexualitatea hirugarreneko ikasleei aipatua

Aurten ere, hirugarreneko ikasleei sexualitateari buruzko prebentzio tailerra antolatua izan zaie Planifikazio Zentroaren eskutik.

Azaroaren 28an ostegunarekin, 3A eta 3Bko ikasleekin hasi da....

Talde handian, iragan diren tailer horiei esker, gazteek informazioa lortzeko parada ukan dute, baita ere gai horri buruz dituzten galdera guziak pausatzeko.

Planifikazio Zentroko...

Orotarik | 2024ko Abenduaren 19a

Kukumarro

Eguberri

Usaian "Egun on!" erraiten badugu ausarki, abendua etorri ahala, "Eguberri on" opatzen diogu elkarri. Eguberri diot, Eguberri baita Euskal Herrian gehienik erabiltzen den hitza abenduko besta nagusiaren 25a deitzeko. Giristinotasunak sortu duen pesta horrek Europa guzian erlisionerako lotura erakusten du bere izen gehienenetan. Euskaraz ere baina ez zuzenki.

Egia erran, Zuberoan eta Bizkaian, euskararen eremuko bi...

Orotarik | 2024ko Abenduaren 19a

Itsas bazterretik

Elkartasun hilabetea aipagai irratian

Azaroaren 22an ostiralez, eguerdiko pausan elkartasun hilabetea kudeatzen aritu diren maila guzietako 12 ikasle elkartu dira, Antxeta Irratiko kazetaria eta ikasle ohia den Esteban Bastierekin elkarrizketa baten egiteko.

Urriaren 17an, Madag'azkar elkarteko Ione Lopez Manterolarekin iragan zen mintzaldia aurkeztu dute, 65 ikasle bolondresak bildu zirelarik, eta biharamunean, 55 ikasle bildu...

Orotarik | 2024ko Abenduaren 19a

Haziak mintzo

Eguberriko besta

Beskoitzeko San Bixintxo eskolan, Eguberriko besta prestatzen ari gira. Lehenik, Eguberriko egutegia deskubritu dugu: bota ttipi bakoitzaren barnean izaia apaintzeko gauza bat bada, baita ere haur bakoitzaren argazkia. Kantuak ikasten ari gira ere bai: "Aitona zaharra", "Olentzero Rockero", "Haur maitea" eta "Kas-kas atean" errepikatzen ari gira. Abenduaren 19an, Olentzero ikusiko dugu Beskoitzeko beste eskolekin betan...

Orotarik | 2024ko Abenduaren 12a

Kukumarro

Harpea eta leizea

Galdegina izan zait ea harpea eta leizea gauza bera ote den eta deblauki ezetz erraiten dut. Ez, ontsalaz harpea eta lezea bi gauza dira.

Otsozelaiko harpeak ezagutzen ditugu, ez dira leizeak. Errozateko harpea guziz ezaguna da; bere itxura berezia duelako. Min zonbaiten sendatzera joaiten balin bagara Bidarraira Harpeko sainduarengana, harpea da, ez da leizea. Lurden Massabielle harperaino joaten ziren eta joaten...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016