Azalekoa | 2023ko Ekainaren 01a

Uraren zaintzea gaurko eta biharko erronka

M.O.

Uraren%20zaintzea%20gaurko%20eta%20biharko%20erronka

Ur baliabideak zaintzea funtsezko gaia bilakatua da, bai ingurune naturalen biodibertsitatearentzat, bai pertsonen ala kabalen erabilerako. Euskal Elkargoak sail horretan gogoeta eramaiten badu, herri batzuk ere bide beretik doaz. Gamarte horietan da, Jean-Mixel Bicain auzapezak hunen berri eman dauku.

Errekagri

Euskal Elkargoak "Errekagri" programaren baitan, laborariak lagundu nahi ditu ur-baliabideetan dituzten beharrak murrizteko, praktikak aldatuz, etxaldeen kudeaketaren onerako. Euskal Elkargoaren "Errekagri" programaren bidez laguntzak eskuratzen ahal dira. Kabalen ureztatzea segurtatzeko eta ibaien babesteko, proposatzen du hesiak landatzea, bai eta ongarrien konpostatzea. Hautu onak egiteko, teknika laguntzak ere plantan jarriak dira.

Bestalde, 2020az geroztik, elkargoak uraren kalitatearen jarraipenerako sare bat plantan jarri du, Euskal kostatik, Biduze, Àƒ'œhaitza, Errobi... Aturi arte, 90 gune dira segituak. "Ura eta laborantza" deitu kalitate-diagnostikoaren ondotik, bi lehentasunezko erreka gune identifikatu dira, Euskal Kostaldea eta Errobi, arazo bakteriologiko handiak dituztelako.


Bakoitzaren ur kontsumoa

Uraren Informazio Zentroak (C.I.eau), uraren kalitatea, kontsumoa, ur-zikinen garbitzeari buruzko elementuen ezagutza eta ulermena erraztea du helburu. Interneten bidez simulagailu bat proposatzen du, etxe bakoitzaren uraren kontsumoa kalkulatzeko gisan. Horri esker segurtatzen da etxean ur xahutzerik ez dela. Errana denez, komuneko ur-galtze batek, egunean 600 litro baino gehiago gastatu ahal litzake. Pertsona bakoitzak, egunero dutxa batean %40 ur kontsumitzen du, ur isurtze minutu bakoitzeko 15 litro ur erabiltzen da. Aholkuak ere emaiten ditu. Errobinetaren uraren abiadura ttipitzeko "mousseur" deitu tresnak ezarriz, %30 eta %70 arteko murriztea ahalbidetzen du. Baratze eta landarentzat tantaka ureztatze automatikoak, %20 eta %30 ur gutiago erabiltzen du.


Gamarteko adibidea

Jean-Mixel Bicain Gamarteko auzapezak, herrian abiatu ekimen baten berri eman dauku. Herriko kontseiluak urtean behin herritarrak biltzen ditu, iritziak trukatzeko. Gamartearrak klima aldaketaren inguruan, herrian gauza batzuk plantan ezartzearen alde agertu dira.

2022an gogoeta eraman ondoan, etxeetan pano fotovoltaikoa ezartzea erabaki zen. Aurten beti egoera klimatikoak sortzen dituen arazoak direla, bereziki jazko idortea, erabaki da etxe guzietan ur ziternak ezartzea. Herritarrek kontseiluak igorri inkesta bati erantzun ondoan, agertu da etxe gehienak interesatuak zirela teilatuetako ura errekuperatzeko eta behar zen muntadura plantan jartzeko. Ur hori baratzetako eta lilien ureztatzeko erabilia izanen da.

Herriko Etxeak proposatu du, etxe bakoitzaren lekuaren eta kontsumo beharren arabera, 1.300 eta 750 pintako ziternak erostea. Herriak ditu erosiko, kopuruan erosiz prezio apalagoa ahalbidetzen du. Gastuaren %50a diru-laguntzetatik heldu da, Euskal Elkargoa eta Uraren Agentziak lagundurik, gaineratekoa Herriko Etxearen gain izanen da. Gamarteko familia bakoitzak bakarrik 50€ ordaindu beharko du. Jean-Mixel Bicainek erraiten zaukun kontseiluak ez zuela nahi familientzat dirua arazoa izan zedin. Ziternarekin batean etxe bakoitzak kit bat ukanen du, teilatuko ura eta ontzia lotzeko gisan, 45 etxetan instalatua izanen da, zenbaitzuk jadanik egina baitute.

Berrikitan Herriko Etxeak herritarrak bildu ditu. Philippe Iñarra Ingurumen Ekimenen Zentro Iraunkorreko arduraduna (CPIE) gomitatua zuen azalpenak emaiteko.

Gamarteko auzapezarentzat, holako gogoetak eta iniziatibak geroan ere eraman beharko dira. Ingurumenari buruz ondoko belaunaldi gaztek ere kontzientzia hartzeko parada emaiten duela gehitzen zuen.

Beste herri batzuk ere gogoeta berdinean direla jakin dugu, euri-uren baliatzeko muntadurak garatzen ari dira, ingurumenaren onerako. Euri-uren instalazioentzat, diru-laguntzak badira, baliagarria izaiten ahal direnak, 100m2-ko teilatu batentzat, euri-uren biltzaile batek 70m3 arte errekuperatzen ahal baitu.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3692. zbk

Gure Hitza | 2023/06/01

Egin izan ziren hutsak ez errepikatzea

Jean-Louis Harignordoquy

Sendagileak, medikuak, bedeziak eritasuna aurkitzea zerbait da, bainan ez aski. Haren gomendioak jende eriak osoki betetzen ez baldin baditu, ez du sendabiderik. Gauza bertsua erran ditaike hizkuntza kondu. Euskaltzaleok aspalditik predikatu ukan dugu nola jokatu euskara salbatzeko, bainan haizeak kontra-eskualdetik ufatzen zuen urte luzeetan, herritar frangorenganik entzunak izan gabe.

Zazpigarren inkesta soziolinguistikoak agerian eman ditu euskararen argi-ilunak eskualdeka. Goazen Ipar Euskal-Herria hunkitzen duten bizpahiru pundu nagusi azpimarratzera. Euskaratzaz deus guti dakitenen jende kopurua emendatu da; denbora berean, euskara erdararen heinean menperatzen dutenen kopurua apaldu delarik. Ondorioz, euskararen erabilpena beheitituz doa. Alabainan, zoin hizkuntzetan den trebeenik, maiz hura erabiltzeko hautua egiten baitu jendeak.

Ikastea eta erabiltzea elgarri lotuak dira....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016